Gaur goizean Ernai Bilbok muntaia polizialen aurkako protesta egin du. Muntaia Polizialik ez! Altsasukoak aske! lema duen bi kartelekin errepidea moztu dute. Bai Bilbotik irtetzeko, bai Bilbon sartzeko. Han zeuden autoak bertan geldituz.
Denbora laburrean errepideko sei bideak moztu dituzte. Horrekin, aste honetan atxilotuak izan diren Altsasuko gazteei babesa eman diete. Horrez gain, Altsasuko herritarrek "muntaia poliziala" jasan dutela salatu dute.