Atzo goizean giza kate erraldoia egin zen, Donostia, Bilbo eta Gasteiz batzen zituena. Bilbon arrakasta handia izan zuen eta egin behar ziren 13 kilometroak guztiz bete ziren. Jai giroan, Txurdinagatik hasita eta Deustura arte, eta handik Boluetara bueltan. Auzo desberdinetako kideek egin behar ziren kilometroak bete zituzten.
Izan ere, azkenean, eguraldi ona lagun zutela, izena emanda ez zegoen jendea karela irten eta giza katean parte hartu zuen, beraien eskubieak aldarrikatuz eta aukeratzeko eskubidea eskatuz. Beste aldetik, EAJko kideek (Aburto alkatea barne) Kale Nagusian parte hartu zuten. EH Bilbuko alkategaiak (Joana Marcoartu eta Jone Goirizelaia), berriz, udaletxearen aurrean kokatu ziren.
Zapiak, pankartak, musika eta erraldoiak protagonistak izan ziren Bilboko kilometroetan. Giza katea bukatu ostean jaia Areatzera eta Alde Zaharrera egin zuen salto, partaide asko bertan batuz. Jai eta aldarrikapen eguna izan zen atzokoa Bilbon.