'WOPato'ek igande honetan uretara salto egingo dute

uriola.eus 2018ko eka. 11a, 12:04

Jonathan Paredesekin batera Deustuko zubitik uretara salto egingo dute berriro. Goizeko 11:00etan izango da eta izen ematea irekita jarraitzen du.

Walk On Project fundazioaren ahateek Ibaizabal errekara salto egingo dute berriro. Aurten seigarren 'Estropatada' izango da eta goizeko 11:00etan Deustuko zubitik aterako dira, Euskalduna zubira heldu arte milaka gomazko ahateen lasterketa bizia ikuteko aukera egongo da. 

Bertan, Euskalduna zubian, Jonathan Paredes jauzilaria egongo da berriro. Ekainaren bukaeran La Salve zubian Red Bull Cliff Divineko jauzilariak egongo dira berriro, eta lehiaketa horretako txapelduna den Jonathan Paredes ekintza honetan ere parte hartuko du. Kasu honetan, ahateekin batera salto egingo du, eta gero, Euskalduna zubira heltzen direnean zubiko goi partetik salto egingo du beste behin.

Horrez gain, hainbat ekintza prestatu dituzte egunean zehar jai giroan murgitzeko. Lasterketaz gain, kontzertuak, umeentzako jolasak, zunba... goizeko 11:00etatik aurrera arratsaldeko 19:00ak arte, Itsas Museoaren parean.

Lasterketan parte hartzeko epea irekita jarraitzen du. Internet bidez izena ematea posible da, link honetan. Lortutako diru guztia gaixotasun arraroen ikerketetan erabiliko da, Walk On Projeckt fundazioak betidanik egin duen bezala. Horrez gain, zure gonazko ahatea lasterketan nola dabilen ikusteko, eta saritua izan den jakiteko, helbide hau jarri dute martxan: www.wopato.com