'Open House Bilbo' programaren edizio berri bat antolatu dute

uriola.eus 2018ko eka. 11a, 10:54

Ilarak udaletxea ikusteko iazko edizioan

Aurten ere Open House Bilbo izango da, irailaren 22an eta 23an, hain zuzen. Bigarren edizio hau metropoli mailan egingo da, Barakaldok ere proiektuarekin bat egin du-eta.

Beraz, itsasadarrean zehar dagoen arkitektura eta hirigintza metropolitarrak ikusteko aukera izango da aurten. Aukeratutako asteburuko egun bietan Bilboko eta Barakaldoko 60 eraikinetik gora izango dira ateak irekita eduki eta herritarrei bisitak doan egiteko aukera eskainiko dietenak. Normalean eraikin horiek itxita egoten dira herritarrentzat edo nahiko ezezagunak dira.

Uriaren nortasunaren eta kulturaren funtsezko osagai gisa arkitektura esperimentatzea sustatzen du Open House Bilbao jaialdiak. Iaz, lehenengo edizioan, 35.000tik gora izan ziren bisitariak eta 350etik gora boluntarioak. Horiek horrela, ateak zabalik urian egiten den jaialdirik handiena da. Arkitekturaren eta Hirigintzaren inguruan egiten den parte-hartze handiko saioa da. Aurten datu horiek berdindu edo hobetu nahi dituzte antolatzaileek.

Boluntarioak

Jaialdia gauzatuko bada, ezinbestekoa da herritarren partaidetza eta inplikazioa. Eraikinetako doako bisitaldiak boluntarioen laguntzari esker egiten dira, sarrera eta bisitaldiak kontrolatzen baitituzte. Boluntarioei esker gauzatzen da Open House, boluntarioek euren denbora eskaintzen dutelako trukean ezer eskatu gabe eta kulturaren zabalkundean eta ekimenaren izaera parte-hartzailea sustatzen inplikatzen direlako.

Ikasle ez direnak ere izan daitezke boluntario, nornahi izan daiteke boluntario. Arkitekturako ezaguerak izan ala ez, profesionala izan ala ikaslea…baldintza bakarrak ekimenean parte hartu nahi izatea eta motibazioa izatea dira. Ez da beharrezkoa egun bietan boluntario izatea. Nahikoa da egun bat edo egun erdi bat eskaintzea eta, trukean, zenbait abantaila izango dituzte: lehentasuna eraikinetara sartzeko, bisita esklusiboak…

Edonor izan daiteke boluntario. Inskripzioak boluntario@openhousebilbao.org helbide elektronikoaren eta www.openhousebilbao.org web-orriaren bidez egiteko epea zabalik dago.

Eraikinak

Asteburuko egun bietan, hau da, irailaren 22an eta 23an, dohainik bisitatu eta ezagutu ahal izango dira eraikin hauek:

  • Chavarri Jauregia, 1894. A. de Anduiza, P. Hankar.
  • Ibaigane Jauregia, 1900. G. Ibarreche.
  • Olabarri Jauregia, 1894. J. de Zubizarreta.
  • Bailen Etxe Orratza, 1946. J.M. Chapa, M.I. Galindez.
  • Melia Hotela, 2003. R. Legorreta, TDM, Aurteneche&Pérez-Iriondo.
  • Iberdrola Dorrea, 2011. C. Pelli, Ortiz-León.
  • Bidebarrietako Udal Liburutegia, 1890. S. Achúcarro.
  • Harino Panadera, 1902. Mario Camiña/ Fidel Urrutia.
  • Azkuna Zentroa. 1909/ 2010. R. Bastida / P. Stark.
  • Arriaga Antzokia, 1885-1890. J. de Rucoba.
  • Arte Ederren Museoa, 1945/1970/2002. F. Urrutia, G. Cárdenas/A. Libano/L.M. Uruarte, P Basáñez.
  • Bizkaia Aretoa UPV/EHU, 2010. A. Siza, R. Losada.
  • Euskadiko Artxibo Historikoa, 2013. G. Carro, IDOM.
  • IDOM Egoitza, 2011. J. Pérez Uribarri, IDOM.
  • Yohn Jauregia (“La Bolsa” eraikina), 1727.
  • Montero Etxea, 1904. L.Aladrén, J.B Darroquy.
  • Euskalduna Jauregia. 1999/2012. F.Soriano, D. Palacios.
  • Luis Briñas Ikastetxea, 1933. P. Ispizua.
  • Bilbao Arena Kirol Jauregia, 2010. J: Pérez Uribarri.
  • Santa Maria Josefa Eliza, Miribilla, 2008. IMB
  • Castañoseko Merkatua (garai bateko ikuztegia) 1910/2009. R. Bastida / IMB
  • EITBren egoitza, 2005, 2007. A. Rúiz de Aguirre, P. Benabides
  • Konkordia Geltokia, 1876. S. Achucarro / V. Gorbeña
  • Deustuko Sifoia, 1997. Estudio Galdós / Bigalbi Arquitectos
  • Eliz Museoa. XVI.-XVII. mendeak.
  • Emilio Campuzano LHII. 1845. G.B. de Orbegozo
  • Esperientzia Gelak. 1885. S. de Goicoechea.
  • Bilboko Udaletxea. 1892. J. de Rucoba
  • Zankoetako Udaltegia. 1917 / 2011. R. Bastida / J.M. Menchaca
  • Bizkaiko Foru Liburutegia. 1929 / 2007 J.C. Guerra / IMB Arquitectos
  • Erriberako Merkatua. 1929 / 2010. P. Ispizua / E. Puertas
  • Etxe Amerikarrak. 1964. R. Basañez, E. Argárate, J. Larrea
  • Indautxuko Karmen Eliza. 1968. F.J. Ortega Uribe-Echebarria
  • EHAEObiz Egoitza. 1968. RJ.E. Casanueva, C. Garcés, J. Gaya, J. Torres
  • Udaltzaingoaren egoitza. 2012. Coll-Barreu Arquitectos
  • Suhiltzaileen egoitza. 2012. Coll-Barreu Arquitectos

Iaz parte hartuta nolabait programan finkatuta dauden eraikinekin batera, aurtengo edizioan zenbait obra eta espazio interesgarri gehituko dira; hala nola, hauek:

Bilbon:

  • Cava etxeak, 1869
  • María etxea, 1890.
  • Sociedad Bilbaína, Emiliano Amann Amann, 1913.
  • Carreras Múgica arte-galeria, Estudio Herreros 2014.

Barakaldon:

  • Bilbao Exhibition Centre, Idom Arquitectura, 2005
  • Lasesarre estadioa, Eduardo Arroyo, 2003
  • Miranda Fundazioa (orain kontserbatorioa), Ismael Gorostiza, 1914
  • ILGNER eraikina, A. Peña Boeuf, 1927
  • Paulen eliza eta antzokia, C. Sans Gironela, 1969