'Bertse' ikuskizuna Gau Zurian Euskal Museoan

uriola.eus 2018ko eka. 12a, 09:24

Argiz eta proiekzioz betetako antzerki ikuskizun bat ikusgai, oraintsu eraberritutako Euskal Museoko Klaustroan asteburu honetan.

Beste urte batez, heldu da Bilboko Gau Zuria. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ekitaldian, Bilboren 718. urteurrena ospatuko da aurten. Lehenengo aldiz, Gau Zuria bi gauetan egingo da: 15ean, ostirala, eta 16an, larunbata.

Euskal Museoa, berriro, gau horretan kalera irtengo direnen topagune izan nahi du eta jendeak aukeratutako lekuetako bat bilakatzeko argiz eta proiekzioz betetako antzerki ikuskizuna antolatu du. Aurtengoan, oraintsu inauguratutako Euskal Museoko klaustro estaliak hartuko du Bilboko historia eta hiria protagonista dituen Bertse antzerki-ikuskizuna.

Bertse Bidaia bat da denboran barrena, Bilboren idiosinkrasiaren gakoak ezagutzeko, hiriaren sorreratik hasi eta nola hazi eta garatu den ikusiteko, gaur egun, eraldaketa eredu gisa agertzen baita, eta horrek egin baitu 2018ko Bilbo. Emanaldiak ostiralean eta larunbatean: 22:30ean, 23:15ean, 00:00etan eta 00:45ean izango dira.