#GazteKluba Uda oporretan ondo pasatzeko espazioa ez eze, hazteko, gauza berriak ezagutzeko, esperimentatzeko eta berdinen artean egoteko espazioa ere izango da. Bilboko gazteek 60 jarduera baino gehiago izango dituzte egiteko. Batetik, abentura eta kirola uztartzen dituzten 8 irteera egingo dira Bilbotik kanpo gazteekin eta bestetik, Euskalduna Jauregiaren ondoko saskibaloi kantxetan aisiarako eta elkarrekin egoteko espazioa egongo da, 50 jarduera baino gehiagorekin.
8 Irteera
Ekainaren 26an, 27an, 28an eta 29an eta uztailaren 3an, 4an, 5ean eta 6an, #GazteKluba Uda programaren barruan kirola eta abenturazko jarduerak egiteko txangoak antolatu dira. Lehenengo astean, gazteak karting batera joan, Sopelan surf egin, Sodupeko igerilekuetara eta Suances herriko hondartzara joan, labirinto erraldoia bisitatu eta egun-pasa egingo dute Sopuerta Abenturan. Bigarren astean, Santanderren dagoen Forestal Park bisitatu, Iurretako Aquapark berrian dzanga egin, urpekaritzako oinarrizko ezagutzak eskuratu eta arroila-jaitsiera egingo dute Arabako Aguaque kobazuloan.
Irteeren ordutegia 11:00etatik 17:00etara izango da, gutxi gorabehera. Autobusean joango dira leku guzti horietara, begiraleekin. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da eta 400 plaza daude, beraz, izena eman behar da aurretik; izena emateko epea ekainaren 18an (astelehena) amaituko da.
Informazio gehiago http://bilbaogazte.bilbao.eus/ helbidean, Gazteria eta Kirol Saileko 94 420 59 70 telefonoan (astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara) edo 010 telefonoan.
#GazteKluba Uda espazioa
#GazteKluba Uda espazioa Euskalduna Jauregiaren atzeko saskibaloi-kantxetan jarriko da. Espazio horretan zenbait gune jarriko da eta arratsaldetan, 17:00etatik 21:00etara bitartean, hainbat kirol eta aisiako jarduera egingo dira aldi berean. Horrez gain, gazteak euren kasa egoteko eta ondo pasatzeko egonlekua ere egokituko da.
Jarduera batzuk aste bietan iraunkorrak izango dira: chill out gunea, skate park-a, jolasen gunea eta rokodromoa. Egun batzuetako jarduerak, ordea, hauek: 3x3 kaxa, Basket village, Street workout-a, parkour-a eta beste hauek ere bai: jumping-a, elkarren artean talka egiten duten bolak, quads-kart-ak bike looping-a. Bideo-jokoen zaleek aukera zabala izango dute aste bietan zehar.
Kultura japoniarra ere izango dugu, Otaku gunean: origami-tailerrak, hamas-ekoak, clayorama, fast costplay-a, karaoke askea, Asiako jolasak. Graffitien eta txanoen mundua ezagutzeko aukera emango zaie, bai eta beatbox-a eta DJen mundua ere.
Egun jakinetan proposamen bereziak egingo dira, besteak beste, Rubik kuboari, bizikletei eta zirkuari buruzkoak. Padel surf egiteko ohol erraldoi batetik beste modu batean eta modu dibertigarrian barruko espaziora igaroko gara. Gainera, 14 eta 19 urte bitarteko gazteek #GazteKluba Uda espazioan zenbait diziplina artistikotan jardungo dute: performance-a, dantza, musika, antzerkia, poesia, zirkua, magia...