CNT Altsasuko kasua dela eta egingo den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2018ko eka. 14a, 16:20

 
CNT sindikatuak larunbat honetan Iruñean egingo den manifestazioarekin bat egin du, "ahal den indar guztia erabiliz" Altsasuko zortzi gazteak pairatzen ari diren egoera salatzeko, "taberna borroka bat dela eta kondenatuak izan direnak"."Jasan behar ez duten astakeri bat dela argi eta garbi esan behar dugu".
 
Zentzu beran, erakunde anarkosindikalistak kasu hau dela eta espetxeratuak izan diren gazteei euren babesa adierazi die. "Polizia muntai baten aurrean gaude, behin eta berriro salatuko dugu", azpimarratu du.
 
CNTk gazte kondenatu hauen gurasoen "kemena eta duintasuna" azpimarratu nahi izan du. "Estatua eta konplizeak diren komunikabideen 20 hilabeteko kanpain nazkagarri bat pairatzen ari dira", aditzera eman du.
 
Arrazoi guzti hauek direla eta, CNTk beren militantzia Iruñeako manifestazioan pafrte hartzeko deia egin du. "Errepresio eta zorakeri honek ez badu mugarik, geure elkartasunak ezta ere", nabarmendu du.

Osorik irakurri