Joan den ostiraletik gastronomian adituak diren guztien begiradak Bizkaian jarrita daude. Kritiko gastronomiko ospetsuenek ere Bizkaian jateko aprobetxatu dute. Gastronomiaren arloan munduan garrantzitsuena den ekitaldia bihar izango da, Euskalduna Jauregian. The World's 50 Best Restaurants gala bertan ospatuko da, gastronomiaren arloko Oscar sarien banaketa.
Sailkapen gastronomiko horretan agertzeko aukerak dituzten jatetxeen artean Bizkaitar batzuk daude, beraz, anfitrioi lanaz egiteaz gain, sariak Euskal herrian geratzeko aukerak badira. Londres hiritik urrun bitan (Nueva Yorken eta Melbournen) antolatu da bakarrik eta biharkoa hirugarrena izango da, Bilbon. Hori dela eta, ongi etorria eman diete gaur mundu osoko gastronomiako kritiko, influencer eta sukaldariei. Horiei guztiei Bizkaiko Badia aurkeztu diete.
Programa ofiziala
Biharko galaren aperitibo moduan gaur programa ofiziala hasi da Guggenheim Museoan, modernitatearen eta Bilboren transformazioaren etxean. The World's 50 Best Restaurantsek horregatik aukeratu zuen leku hau beraien ekitaldiari hasiera emateko. Artea eta gastronomia lotuz: Food meets Art. Horrela, Massimo Bottura eta Alain Passard sukaldariek sukaldaritzaren eta artearen arteko erlazioari buruz mintzatuko dira Joana Vasconcelos artista portugaldarrarekin eta Giulio Cappellini arkitekto italiarrarekin batera.
Gauez Chef´s Feast edo sukaldarien banketaren ordua izango da, Atxondoko haranean egingo den ospakizunean. Antolakuntzak Bizkaia aukeratu du sukaldari guztiei euskal gastronomia eta Bizkaiko eta Euskadiko produkturik onenak aurkezteko. Gaur dastatzeko eguna izango da, bihar iluntzean, berriz, dena egongo da jokoan.