Bilbao Bizkaia Pride jaialdia asteburu honetan ospatuko dute

uriola.eus 2018ko eka. 19a, 10:50

Ekainaren 21tik 24ra hainbat ekitaldi prestatu dituzte hiri osoan zehar. Larunbatean, arratsaldeko 17:45ean UrParade itsasontzi desfilea egingo dute Guggenheim museoaren aurrean hasita.

Aurtengo Bilbao Bizkaia Pride jaialdia Bilboko itsasadarrera egingo du salto. Betiko lez, larunbateko Ur Parade itsasontzi desfilea izango da egitarauaren ekintzarik aipagarriena. Aniztasunaren alde nabigatu xede dutela LGTB kolektiboen pertsonekiko berdintasuna eta errespetua eskatuko dute berriro, beraien egoera kalera eteraz ikustaratzeko eta sentsibilizatzeko.

Jaialdia Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilbao Bizkaia Friendlyk eta hainbat elkarte pribatu eta publiko gehiagok antolatzen dute. Larunbateko UrParade itsasontzi desfilearekin batera ekintza ugari prestatu dituzte egun guztietan. Ekainaren 21tik 24ra ekitaldi hauek antolatu dituzte Rainbow market, Drag Queen gala, Olimpride, Familypride... Honek Ripa Kaian, Plaza Barrian edota Marzana Kaian izango dira beste leku batzuen artean.

Rainbow market merkatua ostegunetik igandera arte egongo da Ripa kaian, eta guztira 50 saltoki izango ditu. Martzana kaian berriz, Olimpride izeneko ekimena egingo dute. Igande goizean, berriz, aniztasunaren aldeko jolasak egongo dira Plaza Barrian Familypride ekintzaren barnean.

Baina, nola ez, asteburuko ekintzarik handiena larunbateko UrParade itsasontzi desfilea izago da. Arratsaldeko 17:00etan aniztasunaren aldeko ontzien kontzentrazioa egingo dute Guggenheim museoaren aurrean. Ondoren, leku horretik abiatuko dira itsasontzien desfilearekin. Bukatzean, Drag Queen gala eta Yogurinha Borovaren ikuskizunaren txanda izango da. Jaiarekin bukatzeko Dj gaua antolatu dute.