Musikaren Europako Eguna Bilbon

uriola.eus 2018ko eka. 19a, 11:28

Bilboko Udalak Musikaren Europako Eguna ospatuko du ostegun honetan, ekainak 19, zenbait musika proposamenekin eta kaleko animazioarekin, Indautxu Plazan, Ertzilla kalean eta Casilda Iturrizar parkean.

Musikaren Europako Egunaren edizio honetan zenbait konbo taldek hartuko dute parte, BilbaoMusikakoak eta Mr Jam Musika zentrokoak, eta baita kaleko animazio banda bik ere, Brazztet Brass Bandak eta Sugarri Bandak, eta oso errepertorio desberdinak dituzten bi abesbatzek, Club Deportivoko abesbatzak eta Goizargi Gospel Choir izenekoak.

Programazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Ertzilla kaletik egingo den kalejirarekin, Bilboko Txistulari Bandaren eskutik. Dena den, jarduera gehienak arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango dira, aldi berean, kale horretan bertan, Indautxu plazan eta aurtengo edizioan musikaz gozatzeko agertoki pribilegiatu gisa gehituko den eta 18:00etatik 21:30era hainbat estilotako lau kontzertu jasoko dituen Casilda Iturrizar parkean.

Egitaraua

Ertzilla kalea
12:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA. Kalejira

Ertzilla kalea
18:00etatik 21:30era. MR JAM Musika zentroa.

Ertzilla kalea
18:00 BILBAOMUSIKA FANFARREA
19:00 BRAZZTET BRASS BAND

Casilda Iturrizar parkea
18:00 BILBAOMUSIKA – Konbo taldea  
19:30 CLUB DEPORTIVOKO ABESBATZA 
19:30 SUGARRI BAND – Kalejira parketik eta inguruetatik.  
20:15 GOIZARGI GOSPEL CHOIR