Mugak Zabalduz elkartearen karabana errefuxiatuei elkartasuna adierazteko

uriola.eus 2018ko eka. 20a, 16:01

Hirugarren urtez jarraian, penintsulako 100 erakundek baino gehiagok bat egingo dute datorren uztailaren 13tik 22ra, Europako mugetan giza eskubideak urratzen direla salatzeko.

Karabana honek izaera politikoa duen heinean, arreta berezia jarri nahi du bortxatutako lekualdatzeen arrazoietan, zeinak hertsiki lotuta dauden egun darabilgun sistema ekonomiko kapitalista, patriarkal eta neokolonialarekin. Aitzitik, honek ahalbideratzen baititu pertsonen esplotazioa, baliabideen ebastea, biolentzia, gerrak eta nola ez, pertsonen erbesteratzea. Aurten honako helburu hauek lortzea aurreikusten da Karabana honetan

Muga Franko-italiarrean, Sizilian eta Calabrian, pertsona errefuxiatu eta emigranteak hizpide dituzten EBeko gobernuen politikak sufritzen eta hauei aurre egiten saiatzen ari diren horien errealitate, auzi eta lorpenak ezagutzea. Herri hauetan gauzatzen dabiltzan borroka eredu eta bizipenetatik ikastea. Gobernu eta enpresa europarrek gurera hurbiltzeko saiakeretan hildako pertsonen, bertara heldutakoen giza eskubideen bortxaketen, eta Ekialde Ertain zein Afrikan jazotzen ari diren gatazka armatuetan eta beraien errekurtso lapurtzea duten erantzukizunaren aldarria egitea. Gudu hauek baitira, egun, babesleku seguruago baten bila lekualdatzeko arrazoirik nagusiena.

Emakumeek migrazio prozesuetan duten presentzia ikustaraztea; emakume izate hutsagatik pairatzen duten indarkeria espezifikoa agerian jartzeaz gain, egoera honen protagonista eta subjektu politikoak direla berresteko. Pertsona errefuxiatu eta emigranteen gaiari dagokionez hartutako erabaki eta jarrera politiko hauei aurre egiteko beta hartu duten pertsona eta kolektiboekin harremanak estutzea.

EBk hartutako erabaki eta jarrera politiko hauei aurre egitea ahalbideratuko diguten erresistentzia eta babesleku seguruago baten bila Europara lekualdatzera behartuta ikusi duten horientzako harrera estrategiak aurrera emateko sareak jostea.

 

EGITARAUA

13: Bilbo- Donostia –- Iruña - Vitoria-Gasteiz-/ Salt (Girona).Ekitaldi politikoa eta Karabanaren hasiera bateratua.

14: Salt-Ventimiglia: Muga franko-italiarrean manifestazioa, Italia eta Frantziako erakunde lokalek antolatuta.

15:Roya haranera edo Bardonechia eta Ventimiglia herrietan lanean diharduten pertsona zein erakundeekin topaketa. Genovan ontziratzea, Palermora abiatzeko.

16: Palermora heldueraHarrera ekitaldiaz gain, afaria eta gaua bertan egingo ditugu.

17, 18 eta 19: Palermo-Catania. Ekintzak,bertako taldeekin koordinatuak. 

20: Riacera iritsiera, Ekintzak

21: Riace-Civitavecchia. Bartzelonarako ontziratzea.

22: 20:30etan Bartzelonara helduko gara, eta 8 ordu geroago etxean egongo dira.