San Juan gaueko suek Bilboko auzoak piztuko dituzte

uriola.eus 2018ko eka. 22a, 14:17

Bilboko hainbat auzoetan San Juan gauak prestatu dituzte. Horrez gain, Bilboko Konpartsek Etxebarria parkean egitarau berezia prestatu dute jaiaz gozatzeko. Musika, txokolatadak eta suak ez dira faltako bihar gauean. 

Auzoetako jai batzordeek eta Bilboko Konpartsek San Juan gaueko suak eta ekitaldiak prestatu dituzte Bilbo osotik zehar. Otxarkoagatik Altamirara arte; eta Abusutik Deustura arte auzo bakoitzak bere San Juan gaua edukiko du.

Horrez gain, Bilboko Konpartsek urtero egiten duten modura Etxeberria parkean festa erraldoia antolatu dute. Arratsaldeko 19:00ak aldera hasiko dira txosnaren irekiarekin eta jaia gauera arte luzatuko da. Dantzak, txokolatada, jolasak, akelarrea, queimada... eta beste hainbat ekintza gehiago nahi duenarentzat.

Beraz, txokolatada, suak, eta jaiak etxebarria parkean eta auzo guztietan egongo dira bihar gauean. Hemen dituzue auzo desberdinek egindako kartelak eta presatu dituzten egitarauak: