'Cliff Diving World Series' larunbatean Salbeko zubian

uriola.eus 2018ko eka. 25a, 10:04

2014 eta 2015eko edizio arrakastatsuen ondoren, 2018an ere atzera egingo da Red Bull Cliff Diving World Serieseko proba bat. Jauziak itsasadarretatik ikusteko 100 itsasontziak baino ez dira sartuko, eta Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegitik, gehienez ere, 2.500 ikusle sartuko dira.

Red Bull Cliff Diving World Series bueltan da Bilbon. Protagonistek 27 metroko altueratik egiten dute jauzi, 85 km/h-ko baino gehiagoko abiaduran. Ekainaren 30ean, larunbatean, Salbeko zubia berriz ere izango da uretatik zein lurretik ikusi ahal izango den ikuskizunaren lekukoa. Ekitaldia ikusteko ikuspegirik onenetako bat, Ibaizabal itsasadarretik lortuko da. Itsasontzi, txalupa, stand up paddle eta mota guztietako ontziak palko VIP onena izango dira, baina 100 baino ez dira sartuko.

Lur idorretik ere, ekitaldia ikusi ahal izango da. Salbeko zubira begira dagoen hiriko edozein lekutik ikusi ahal izango bada ere, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegia da ondo ikusteko lekurik onenetako bat. Ekitaldia leku horretatik ikusi nahi baduzu, jarraitu hurrengo arauak eta gomenduak:

  • Logistika- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegian, gehienez ere, 2.500 ikusle sartuko dira.
  • Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegira sartzeko, zuzendu behar da: BILBOKO TURISMO BULEGORA JOAN (Biribila plaza 1) ekainaren 27an, 28an edo 29an, 10:00etatik 20:00etara. Eskumuturrekoa bertan eskuratu ahal izango da.
  • Ekitaldiaren egunean, zure eskumuturrekoarekin sartuko zara ikusleen gunera. Sarrera itsasadarraren albo berean egongo da, Ingelesen landako kaiko pasealekuan.
  • Sarrera 14:30etik egongo da irekita, eta ekitaldia 17:00etan hasiko da (19:30ean amaituko da).

ORDUTEGIAK:

  • Osteguna, ekainak 28 / Entrenamenduak / 16:30tik 19:00etara
  • Ostirala, ekainak 29 / Entrenamenduak eta lehenego errondako sailkapenak/ 17:00etatik 19:30era
  • Larunbata, ekainak 30 /Txapelketa / 17:00etatik 19:30era