#Gaztekluba programa bilboko nerabeentzat

uriola.eus 2018ko eka. 25a, 08:40

400 gaztek abentura eta kirola uztartzen dituzten 8 irteera egiteko aukera izango dute. Honetaz gain, Euskalduna Jauregiaren ondoko saskibaloi kantxetan aisiarako espazioa egongo da, 50 jarduera baino gehiagorekin. Jarduera hauek doakoak izango dira.

Ekainaren 26an, 27an, 28an eta 29an eta uztailaren 3an, 4an, 5ean eta 6an, “#GazteKLUBA Uda” programaren barruan kirola eta abenturazko jarduerak egiteko 8 txango antolatu dira, 400 plazekin. Lehenengo astean, gazteak karting batera joan, Sopelan surf egin, Sodupeko igerilekuetara eta Suances herriko hondartzara joan, labirinto erraldoia bisitatu eta egun-pasa egingo dute Sopuerta Abenturan.

Bigarren astean, Santanderren dagoen Forestal Park bisitatu, Iurretako Aquapark berrian dzanga egin, urpekaritzako oinarrizko ezagutzak eskuratu eta arroila-jaitsiera egingo dute Arabako Aguaque kobazuloan.

#Gaztekluba Espazioa

#Gaztekluba espazioa Euskalduna Jauregiaren atzeko saskibaloi-kantxetan jarriko da. Espazio horretan zenbait gune jarriko da eta arratsaldetan, 17:00etatik 21:00etara bitartean, hainbat kirol eta aisiako jarduera egingo dira aldi berean. Horrez gain, gazteak euren kasa egoteko eta ondo pasatzeko egonlekua ere egokituko da. Jarduera batzuk aste bietan iraunkorrak izango dira: chill out gunea, skate park-a, jolasen gunea eta rokodromoa.

Egun batzuetako jarduerak, ordea, hauek: 3x3 kaxa, Basket village, Street workout-a, parkour-a eta beste hauek ere bai: jumping-a, elkarren artean talka egiten duten bolak, quads-kart-ak bike looping-a. Bideo-jokoen zaleek aukera zabala izango dute aste bietan zehar.

Besteak beste, hauek izango dituzte: Just Dance 2018, Clash Royale eta NBAk2k18; txapelketak egingo dira, sari eta zozketekin. Dantzak ere izango du lekua aste bi hauetan, dantzako masterclass-ak eta hip-hop-eko, break dance-ko dancehall-eko koreografiak egingo dira.

Kultura japoniarra ere izango dugu, Otaku gunean: origami-tailerrak, hamas-ekoak, clayorama, fast costplay-a, karaoke askea, Asiako jolasak. Graffitien eta txanoen mundua ezagutzeko aukera emango zaie, bai eta beatbox-a eta DJen mundua ere.

Egun jakinetan proposamen bereziak egingo dira, besteak beste, Rubik kuboari, bizikletei eta zirkuari buruzkoak. Padel surf egiteko ohol erraldoi batetik beste modu batean eta modu dibertigarrian barruko espaziora igaroko gara. Gainera, 14 eta 19 urte bitarteko gazteek #Gaztekluba espazioan zenbait diziplina artistikotan jardungo dute: performance-a, dantza, musika, antzerkia, poesia, zirkua, magia.