E28 koordinadorak gaur goizean egindako prentsaurrekoan bi komunikatu egin ditu. Lehenengoa ekainaren 28an LGTB harrotasunaren eguna dela eta. Bigarrena, berriz, LGTB+ kolektiboko emakumeen burruka gogoratuz.
Koordinadorak azaldu duenez: "Euskal Herrian LGTB+ mugimenduaren ikusgaitasuna 40 urtetan zehar egon da aldarrikapen politikoak kaleetara ateratzen, kolektiboaren eskubideen aldarrikapenen eta defentsan. 1978an Bilboko lehenengo sexu askapenaren manifestazioa egin zen, eta epaile faszisten depurazioa aldarrikatu genuen. Urte hauetan zehar beste aldarrikapen batzuk izan ditugu."
Horrez gain, nahiz eta lehenengo protesta egunetik 40 urte pasa dire oraindik pairatzen dituzten arazoak salatu dituzte: "Gu guztiok borrokan ari gara gure eskubide sexual eta ugalketa-eskubideengatik. Gure osasun sexualaren inguruan ikertzeko arduragabeko cisheterosexismo medikoaz aspertuta. Ama izan nahi duten lesbianek dituzten oztopoetaz, hala nola seme-alaben erregistrora modu adostu batean sartzerako oztopoetaz aspertuta. Trans emakumeak gure buruak esterilizaziora behartuta ikusteaz aspertuta gaude."
Prentsaurrekoan azaldu dutenez: "Emakume lesbiana, bisexual eta trans garenok ere, sistema patriarkalari aurre egiteko gaude borrokan, esfera publiko guztietan emakume gisa ezkutatu gaituena; kaleak, botere postuak, esku hartze politiko eta soziala. Errealitate hau, berriro ere, LGTB+ mugimenduan bertan ere islatzen da. Horregatik mugimenduari eta mugimendua osatzen duten orori deialdia luzatzen diegu."
Beraz, Ekainaren 28an, osteguna eta Harrotsaunaren Nazioarteko Eguna, manifestazioa egingo dute Zabalburutik hasita iluntzeko 20:00etan. Hurrengo egunean, berriz, jaialdia antolatu dute Bilborocken eta 7Katu gaztetxean. Azaldu dutenez, asteburu honetan Bilbon izan den Bilbao Pride ez da jarraitu nahi duten bidea, beraien aldarrikapenak ez direlako "Alde Zaharretik salgai jarri daitekeen gauza bat."