Munduko Jendeen jaialdia asteburu honetan Areatzan

uriola.eus 2018ko eka. 29a, 11:35

Munduko Jendeen Federazioak antolatzen duen jaialdiaren hamabigarren edizioa dugu eta aukeratu duten leloa “Nortasun Irekiak” izango da. Sentsibilizazioaren arloko tailerrak eta jarduerak, munduko dantzak eta bestelako ekimenak ez dira faltako.

Bilboko Udalak ere bat egin du aurten ekainaren 30eko eta uztailaren 1eko asteburuan Areatzako kaian egingo den Munduko Jendeen Jaialdiarekin. “Nortasun Irekiak” Munduko Jendeen Federazioak antolatzen duen jaialdiak hamabi urte bete ditu aurten eta hori benetako mugarria da Bilbon bizikidetza eraikitzeko bidean. 

40 elkarte baino gehiago dira, batik bat atzerritarrek osatutakoak, gizartea sentsibilizatzeko proiektu hau diseinatu eta gauzatzen dutenak; helburua, bilbotar gizartea herritar inklusiboek, irekiek eta anitzek osatzearen garrantziaz ohartaraztea da, gakoa bizikidetza eta bilbotar gizarte kohesionatuta egitea izanik.

Udalak gizarte-sentsibilizazioaren arloko ekimenak bultzatzea funtsezkoa da Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planean (2017-2019) jasotako helburuak lantzeko. Programazio betea dakar jaialdiak astebururako: sentsibilizazioaren arloko tailerrak eta jarduerak, munduko dantzak eta bestelako ekimenak, federazioa osatzen duten elkarteek dinamizatutakoak, beste batzuen artean.