2018ko Bilboko Aste Nagusirako atzerako kontaketa hasi egin da, Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko finalista gelditu diren sei kartelak aurkeztuta. Aurkezpena egiteko prentsaurreko bat izan da Euskal Museoan eta hor eman ditu udalak ezagutzera berrogeigarren Aste Nagusiko kartela aukeratzeko lehiaketako sei finalistak.
- “Nola soinu halan zeinu”
- “Zazpi bikote”
- “Denok bat”
- “Disfrutarás de las fiestas y respetarás las del prójimo como si fueran tuyas”
- “Pinjaia”
- “Rock Stars (strike a pose)”
Guztira, lehiaketara 175 kartel aurkeztu dituzte, iaz baino % 9,4 gehiago (orduan 160 aurkeztu ziren). Jatorri askotakoak dira. Iparralde, Nafarroa, Bartzelona, Madril, Albacete, Valentzia, Sevilla eta A Coruña dira jatorriak, besteak beste; hala ere, gehienak bertokoak dira.
Aurreko edizioetan bezala, bakoitzak gustukoa duen kartelaren alde egin ahalko du, ekainaren 2tik 6ra; eta botoa emateko sistema mistoa egongo; hau da, Euskal Museora joanda, modu presentzialean, zein sarearen bidez. Herritarren pisua erabakian % 66koa izango da eta epaimahaiaren % 33koa.
Honelakoxea izango da bozketaren sistema:
- Herritarren bozketa presentziala (% 33) . Euskal Museora (Unamuno pl., 4) joan eta botoa emateko ordutegia: 10:00etatik 19:00ak arte. Ordutegia: astelehenetik barikura, 10:00etatik 19:00etara bitartean (martitzenean itxita, asteko atsedenaldia dela eta). Botoa emateko nortasun-agiri bat aurkeztu behar da (NAN, gidabaimena edo antzekoa).
- Udalaren web-orriaren eta hedabide laguntzaileen (EITB, El Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Onda Cero, Cadena SER, Tele Bilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria, Orain.eus, Hamaika TB, El Nervión eta Radio Nervión) webguneen bidez egindako herritarren bozketa (% 33).
- Epaimahaiaren erabakia (% 33).
Irabazleak 3000 euroko saria jasoko du eta 2018ko Aste Nagusia iragarriko duen irudia berea izateko ohorea izango du.