Europa Parkeko proiektu honen barruan, aisia eta kirola bultzatzeko eremuak sortu dira; esaterako, gazteentzako elkargune bi, umeentzako jolas-eremu aitzindari berri bat, kirol anitzeko (areto-futbola, saskibaloia eta boleibola) pista berri bat, pilotarekin jolasteko umeentzako beste pista biribil bat eta pilotaleku birmoldatua.
Europa parkea 114.000 m2-tik gorako aisialdi-eremua da. Espazioa ikastetxez eta etxebizitzaz inguratuta dago, eta oso ondo lotuta dago hiriko beste eremu batzuekin: gune estrategikoa da, beraz, hirian aisia, kirola eta elkarbizitza sustatzeko.
Udalak herritarren laguntzarekin eraiki nahi du hiria, eta horregatik egin du lan eskolako ume eta familiekin, guztien artean zehazteko nola hobetu behar diren parkearen erabilerak. Parte hartzeko prozesuaren ondoren —9 ikastetxek eta 8-15 urte bitarteko 300 ume inguruk hartu zuten parte—, Udalbatzak Europa parkerako proiektua abiarazi du instalazioei eta aisia- eta olgeta-eremuei errendimendu gehiago ateratzeko. Parkeari probetxu eta onura handiagoa ateratzea.
Guztira, 4 kirol-eremu eta umeentzako jolas-eremu aitzindari bat:
- Umeentzako jolas-eremua: umeentzako eremu bat da, 600 m2-tik gorakoa. Aurrekoaren ordez egin da, eta zabalera handiagoa du. Berritasun handiko elementuak ditu, hala nola txirristak, tirolinak, jiratzaileak eta zaldiko-maldikoak. Kasu guztietan, segurtasun-zoladura ezarri da.
- Gazteentzako elkargune bi: nahiko itxita dauden esparru batzuk dira, eserlekuak dituztenak gazteak bertan egon ahal izan daitezen; biradera sistema bat izango dute eta haiekin energia sortuko da, bateria kargatuko da eta haren bidez wifi sistema aktibatuko da, gazteek teknologia berriekin jolastu eta elkarreragiteko. Elementu horiek LED argiak izango dituzte, eta haiek ere bateria-sistema mekaniko baten bidez aktibatzen dira.
- Pilotalekua: udalak birmoldatu egin du pilotalekua, eta hesiak ipini ditu alboetan, jokatzen dutenek pilota galtzeko arrisku txikiagoa izan dezaten eta parkearen erabiltzaileei gutxiago eragozteko.
- Kirol anitzeko (areto-futbola, saskibaloia eta boleibola) pista berri bat: aurreko pistaren ordez, beste bat egin da, hobeto ekipatua, soropil artifiziala duena eta kirol mota gehiago egitek aukera ematen duena. Pista hau itxita dago, eta horrela erraztasunak ematen zaizkie erabiltzaileei, eta ingurunearekiko elkarbizitza errazten da.
- Pilotarekin jolasteko umeentzako pista biribila: soropil artifiziala. Mini futbolerako. Helburua da hiriko bizilagun guztien bizimoduaren kalitatea hobetzea.