EuskarAbentura Maulen hasiko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2018ko ekainaren 28a

17 urte bitarteko 110 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizioa abiatuko dute Euskal Herrian zehar, oinez, uztail osoan zehar.

Gazteen gehiengoa,  %43, bizkaitarra da (48 gazte),  %21 nafarra (23 gazte), %19 Gipuzkoatik etorriko da (20 gazte) eta %13 Arabatik (14 gazte). Zuberoa, Lapurdi eta Behe-Nafarroatik gazte bana etorriko da eta diasporatik bi;  bat Washingtondik eta bestea Patagoniatik. 

Gazteen  %65 emakumeak dira, 72 neska eta 38 mutil. Parte hartzeko proiektu bat egin behar izan zuten, eta lan onenen egileek dohainik hartuko dute parte espedizioan. Gidarien lan-taldeaere badago:  antolakuntzako kideak, 12 xerpa (hezitzaile), medikua, erizaina, gidariak, argazkilaria eta kazetariak.

Bidean zehar sormen proiektu bat lantzeko proposatuko zaie gazteei eta horretan laguntzeko  Ander Lipusek ahots-adierazpen lantegia emango du, Miren Amurizak eta Odei Barrosok hitza-literatur sorkuntza,  Ximun Fusch-ek eszenografia,  Kattalin eta Peter Ansorenak inprobisazioa eta Myriam Perezekgorputz-adierazpena.

Euskarabentura Elkarteak abentura jarraitzeko eta elkarrekin gozatzeko gonbidapena luzatu nahi du. Informazio gaurkotuena sarean egongo da eskura: euskarabentura.eus webgunean eta Facebook, Twitter eta Instagram-en @euskarabentura profilak jarraituz.