Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zuzendaritzak abisu horia ezarri zuen, eta atzo bai, aurreikuspenak bete ziren. 15:00etan euria hasi zen, txingorrarekin bat, zerua ilunduz. Minutu gutxitan 20 l/m2 baino gehiago bota zuen Bilboko auzoetan.
Argazkietan ikusi daitekeenez, Alde Zaharra, Deustu, Santutxu edo Bolueta izan ziren auzo kaltetuenak, batez ere Alde Zaharra. Bertan, zenbait lokaletan ura sartu zen. Lokal kaltetuen artean Bilboko Konpartsek Zabalbide kalean duten lokala izan zen.