Aste Nagusiko Erraldoi eta Buruhandien erakusketa

uriola.eus 2018ko uzt. 2a, 08:52

Euskal Museoak ohiko bihurtu den Erraldoi eta Buruhandien erakusketa aurkeztuko du. Oraingoan, 1988ko belaunaldiko 10 erraldoik eta 9 buruhandik osatzen dute erakusketa.

Gainera, Pitxitxi eta Lina, 1998ko bikotea, egongo dira bertan, bai eta 1980ko bikote bat ere, Museoaren sarreran. Halaber, 2012an Bilboko Konpartsek enkargatu zuten buruhandia ere egongo da ikusgai (Juan Carlos Eguileorrek 1978ko Aste Nagusiko zapi urdinerako diseinatu zuen armarriarekin).

2018ko irailaren 2ra arte ikusi ahalko da erakusketa; izan ere, inauguratu berri den klaustro estalian egongo dira ikusgai pertsonaia ezagun horiek guztiak.

Erakusketa ez da izango Bizkaiko erakundeak Bilboko Erraldoi eta Buruhandien inguruan antolatu duen jarduera bakarra. Uztailaren 4an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Museoan hasiko den erraldoien eta erraldoi txikien kalejirak musikaz eta dantzaz beteko du Bilboko Alde Zaharra, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik.

Egitaraua

  • Uztailak 1: ‘Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak’ erakusketaren hasiera. Erakusketa doakoa izango da Aste Nagusian.
  • Uztailak 4: Kalejira Zazpi Kaleetatik, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik. 17:00 – 19:00 (Euskal Museotik irtengo dira).
  • Uztailak 5, 12 eta 19: ‘Erraldoiak Dantzarazten’ tailerra klaustroan, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik.

4 metrotik gorako pertsonaia horiek (besteak beste, Ingelesa eta Bilbotar Neskatila, edota Pitxitxi eta Lina) Museoko Klaustroan egongo dira, Mikeldi idoloa zaintzen. Guztira, 10 Erraldoi eta beste hainbeste Buruhandi egongo dira ikusgai, urterik urte bisitari gehiago izaten dituen erakusketan. Aste Nagusian, klaustrotik aterako dira egunero, hiriko kaleetan zehar ibiltzeko. Aukera paregabea da, helduek zein gazteek Bilboko Erraldoi klasikoez goza dezaten.