Energiaren Euskal Erakundeak badu “R-KARGA” promozioa. Horren bidez promozioan inskribatutako ibilgailu elektrikoen erabiltzaileek kargatzeko puntu publikoetan ibilgailuak dohainik kargatzeko aukera dute. Promozio hori 2019ko ekainaren 30era arte da.
Bilboko Udalak jasangarritasun-arloan beste batzuekin batera parte hartzen du zenbait ekimenetan, mugikortasun elektrikoa sustatzeko eta gas kutsagarrien isurpenak murrizteko asmoz. Horrela dago jasota udalaren plan batzuetan. Horien artean daude Bilboko Mugikortasun Jasangarriaren Plana eta Bilbon Ibilgailu Elektrikoa zabaltzeko Plan Estrategikoa; eta horietan bietan beste erakunde batzuekin elkarlanean aritu nahi du udalak.
EEEk hau bezalako proiektuez gain, badu abian asmo handiko diru-laguntzen programa bat, garajeen barruan zein kanpoan kargatzeko puntuak jartzen laguntzeko. Garaje kolektiboetako enbor-instalazioak % 100eko diru-laguntzak ditu. Neurri aurrendari hori 2017an hartu zen.
ARIN KARGATZEKO 5 PUNTU BILBON
Instalazio berri bi hauek zerbitzuan jarri ondoren (inauguratzen dena abian dago jadanik), bost izango dira Bilbo urian ibiltzen diren ibilgailu elektrikoak arin kargatzeko puntuak. Lehendik dauden hiru karga-puntuak leku hauetan daude:
- Begoñako Andra Maria 47an, basilika ondoko taxi-geralekuaren alboan.
- Leizaola Lehendakariaren etorbideko 5ean.
- Elcano 8an, Moyua plazaren ondoan.
Arin kargatzeko puntu hauek abian jarrita, Bilbok uriko kaleetan ibilgailu elektrikoa zabaltzearen alde egiten du, ibilgailu termikoen isurketa kutsagarriak murrizteko.