Bilbao BBK Live jaialdiak XIII. edizioa ospatuko du aurten

uriola.eus 2018ko uzt. 4a, 12:59

Jaialdiari hasiera emateko astebete falta denean —uztailaren 12an, 13an eta 14an—, kanpineko sarrerak dagoeneko agortu egin dira. Publikoari dagokionez, azken bonuak salgai daude eta lekuak ia erabat betetzea espero da. Aurten, 120 herrialde baino gehiagotatik erosi ditu publikoak sarrerak.

Bilbao BBK Live jaialdiak XIII. edizioa ospatuko du aurten. Bilbo hiria aire zabaleko eta zuzeneko musikaren nazioarteko erreferente bilakatuko da beste behin. Kanpalekuko sarrerak dagoeneko agortu egin dira eta azken bonuak baino ez daude salgai; horiek horrela, uztailaren 12an, 13an eta 14an ospatuko den edizio honetako tokiak ia erabat betetzea espero da. Publikoak guztira 96 taldez gozatzeko aukera izango du (iaz 70 izan ziren), 7 agertokitan banatuko direnak.

Horrez gain, hirian bertan eskaini ohi diren doako kontzertuak ere mantendu egin dira. Halaber, kanpalekuaren erabiltzaileek soilik gozatu ahal izango duten agertoki esklusibo bat egongo da, baita The xx taldearen eskutik Bilbon bertan astebetez eskainiko diren jardunaldiak ere.

Florence + The Machine, Gorillaz, The xx, The Chemical Brothers, My Bloody Valentine eta Childish Gambino aurtengo KARTELA osatzen duten izen handietako batzuk dira. Gainera, Euskadiko eszenako hainbat ordezkari ere izango ditugu, besteak beste, Cecilia Payne, Hakima Flissi, Ibon Errazkin, Borrokan eta Aneguria.

Aurten ere, musika elektronikoaren zaleek Basoa izango dute elkargune, eta Lasai espazio berriak osatuko du, minutuko 100 beat baino gutxiagoko musika eta ingurunearekiko esperientzia bat eskainiko dituena. Horrez gain, eremutik kanpo, Akelarre izeneko espazio bat estreinatuko da. Bertan, zuzeneko programazioa eskainiko da kanpalekuaren erabiltzaileentzat soilik. Bereziak izeneko zikloa ere gurean izango da beste behin, jaialdiko musika hiriaren bihotzera eramateko.