Super Sur Ez! taldeak datorren igandean Pagasarrira erromeria antolatu du Supersurraren luzapenaren aurka protesta egiteko. Obra honek mendia hondatuko duela salatuko dute, izan ere, Pagasarri eta Bolintxu mendietan hainbat lan egin beharko dituzte errepidea aurrera eramateko.
Hau dela eta, deialdia zabaldu dute beraiekin elkartzera goizeko 11:00tan Igertuko parkinean, bertan egingo dituzte adierazpenak eta handik abiatuko da erromeria.