Aurten, aipatutako 7 konpartsa horiek 40 urte beteko dituzte. Guztien artean 40 urte eta gaztaruan urteurren jaia antolatu dute. Jaia bihar hasiko da eguerdian Bilboko Areatzan.
Bertan, umeentzako jolasak egongo dira: Balbi magoa, aurpegia margozteko lekua, Txapa tailerra eta Zunba besteak beste. 15:00etan konpartsakideek bazkaria izango dute Areatzan jarriko duten karpan.
Arratsaldean, berriz, kontzertuen unea izango da. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Ou Mama!, Band Jovi eta Lehian erromeria taldeak zuzenean ikusteko aukera egongo da.