Zortzi agertokitan 100 kontzertutik gora antolatuko ditu aurten Bilboko Udalak. Gaur argitu dituzte horietako batzuk. Tartean Gatibu, Vendetta, Skakeitan, Doctor Deseo, Bilboko Udal Musika Banda eta La Pegatina taldeak ageri dira.
Abandoibarran eta Europa parkean izango dira aurreratutako kontzertuok. Udalak prestatutako egitarauari hasiera emango diona Gatibu izango da, lehenengo larunbatean arituko baita Abandoibarran. Hurrengo egunean, abuztuak 19, Doctor Deseo eta Bilboko Udal Musika Bandak emango dute ikuskizuna.
Asteazkenean, aldiz, Europa parkeko oholtzara igoko dira Skakeitan eta Vendetta taldeak. Azken hauek abenduaren 28an emango dute azken kontzertua Hatortxu Rock jaialdian, hamarkada bateko ibilbideari amaiera emanez.
Osteguna, abuztuak 23, La Pegatinaren txanda izango da. Taldeak rumba eta ska doinuak nahasiz Abandoibarrako giroa astintzen duen bitartean, Europa parkean Maxima FM taldeak emago du ikuskizuna.
Abuztuaren 24an, ostirala, Radio Futurako abeslari ohi den Santiago Auseronek eta Sexy Sadie pop-rock taldeak hartuko dituzte mikrofonoak.
Hurrengo egunean, Abandoibarran, Radio Futurako abeslari ohi Santiago Auseron izango da, Sexy Sadie taldearekin batera. Azken egunean, aldiz, David DeMariak itxiko ditu jaiak eszenatoki honetan eta Europan, aldiz, Sebastian Yatrak.
Aste Nagusiko kartel lehiaketako irabazlea aurkeztu eta hurrengo egunean lehenengo 11 kontzertuak baieztatu ditu Bilboko Udalak. Orotara ehundik gora izango direla aurreratu dute. Hauek dira momentuz konfirmatutako taldeak:
- Larunbata 18, 23:30etan: Gatibu (Abandoibarran)
- Igandea 19, 23:30etan: Bilboko Udal Musika Banda eta Doctor Deseo (Abandoibarran)
- Asteazkena 22, 00:00etan: Ska Keitan eta Vendetta (Europa parkean)
- Osteguna 23, 23:30etan: La Pegatina (Abandoibarran) eta Maxima FM (Europa parkean)
- Ostirala 24, 23:30etan: Santiago Auseron eta Sexy Sadie (Abandoibarran)
- Larunbata 25, 23:30etan David DeMaria (Abandoibarran) eta 00:00etan Sebastian Yatra (Europa Parkean)