'Udan zinea zure auzoan' programaren edizio berri bat

uriola.eus 2018ko uzt. 16a, 09:16

Asteazken honetatik, uztailak 18, abuztuaren 9ra, Udan zinea zure auzoan programak zortzi saio eskainiko ditu hiriko barruti guztietan.

2015ean martxan jarri zen programa honen helburua auzoetako kultur eskaintza udako jarduera batekin zabaltzea da, kaleko kulturaz gozatu ahal izateko. Uda honetarako aukeraketak azken aldiko lanak, eta klasikoren bat ere jasotzen ditu, genero guztietakoak –fikzioa, animazioa, musikala…–, euskal zinea eta europarra, ekoizpen lan komertzialenak eta emakume zinegileen presentzia garrantzitsua ahaztu barik.

Ohikoa denez, saio guztiak euskal film labur batekin hasiko dira, eta ondoren film luzea etorriko da. Eskema horri eutsiz, edizio honetan, ibilbide garrantzitsua duten zinegile bilbotarrei eskainitako hiru saio monografiko programatu dira. Horrela, Udan zinea zure auzoan programa asteazken honetan inauguratuko da Indautxu Plazan, Koldo Serraren Gernika eskainiz, eta horrekin batera egile beraren El tren de la bruja film laburra.

Emanaldi guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko da. Aurtengo edizioan lan hauek ere ikusi ahal izango dira: Violeta Trincadoren Zacarias, Aitzol Saratxagaren Ziren –FANTeko azken edizioko euskal film labur onena–, Maider Fernándezen eta María Elorzaren Gure Hormek –Euskal Zinearen Sari Nagusia Zinebi 2016an–, Arantza Ibarraren June, eta Atxurra Taldearen Areka –Euskal Zinearen Sari Nagusia Zinebi 2017an–.

AGENDA

UZTAILAK 18 
21:30 –Indautxu plaza (Indautxu)
Koldo Serraren gaua. 
EL TREN DE LA BRUJA (2003, Euskadi, Koldo Serra, 18 min)
GERNIKA (2016, Espainia/AEB, Koldo Serra, 110 min)

UZTAILAK 19 
21:30 – Erriberako merkatuaren kanpoaldea (terraza) 
Pedro Riveroren gaua.  
BIRDBOY (2011, Euskadi, Pedro Rivero, Alberto Vázquez, 13 min)
PSICONAUTAS (2015, Espainia, Pedro Rivero, Alberto Vázquez, 76 min)

UZTAILAK 25 
21:30 –Ugarte plaza (Otxarkoaga)
ZACARIAS (2017, Euskadi, Violeta Trincado, 13 min)
EL INCREIBLE HOMBRE MENGUANTE (1957, AEB, Jack Arnold, 81 min) Euskarazko azpi-tituluekin

UZTAILAK 26 
21:30 – Ibarrekolanda Plaza (Sarriko) 
ZIREN (2017, Euskadi, Aitzol Saratxaga, 21 min)
LOS CASOS DE VICTORIA (2016, Frantzia, Justine Triet, 97 min)

ABUZTUAK 1 
21:30 –Sabino Arana kalea, 40-42 (Basurto) 
GURE HORMEK (2017, Euskadi, Maider Fernández Iriarte, María Elorza Deias, 15 min)
VERANO 1993 (2017, Espainia, Carla Simón, 97 min)

ABUZTUAK 2 
21:30 –Errekalde plaza (Errekalde)
JUNE (2018, Euskadi, Arantza Ibarra Basáñez, 8 min)
LA CIUDAD DE LAS ESTRELLAS: LA LA LAND (2017, AEB, Damien Chazelle, 128 min)

ABUZTUAK 8 
21:30 –Funikular plaza (Castaños) 
AREKA (2017, Euskadi, Atxurra Taldea, 7 min)
IGELAK (2017, Euskadi, Patxo Telleria, 98 min) Euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin

ABUZTUAK 9 
21:30 –Karmelo plaza (Santutxu) 
Pablo Bergerren gaua 
MAMÁ (1988, Espainia, Pablo Berger, 12 min)  
ABRACADABRA (2017, Espainia, Pablo Berger, 96 min)