Guztira, Euskadiko zazpi konpainia, estatuko bi eta atzerriko zortzi etorriko dira. Konpainia bakoitzak diziplina eta proposamen desberdinak ekarriko ditu eta ehun profesional inguruk ipuinetako pertsonaiena egingo dute, ikusleak magia eta akrobaziekin ustekabean harrapatuko dituzte edo umeak clown, umore eta dantzako ikuskizunekin animatuko dituzte.
Hori guztia, mundu osotik etorritako musika eta soinuak lagunduta, umeen eta helduen irudimena hegan jartzeko. Proposamen handienen artean dago Niño Costrini konpainia. “The Crazy Mozarts” lanaren eskutik ikuskizun benetakoa eskainiko du, umorez, musikaz eta zirkuz betetakoa. Kataluniako Cía 3 konpainiak “Mur” erakutsiko du, ikuskizun bisuala, poetikoa eta integratzailea, dibertsitate funtzionala daukaten aktoreekin sortutakoa. Euskaditik, Ganso y Cía konpainiak “Babo Royal” ekarriko du, ikuskizun desberdina, non zuhurtasuna eta normaltasuna debekatuta dauden…
Umeentzako antzerkia eta kaleko antzerkia dira herritarren Aste Nagusian ondoen baloratzen duten jardueretako bat eta iaz 46.500 pertsona inguruk gozatu zuten antzerkiko programazioaz. Proposamen honen bidez, Bilboko Udalak ikuskizun mota hori hurbildu nahi die herritarrei, zortzi egunez kaleko antzerkia eskainiz, kalitatekoa eta doakoa.