Ocon Garraioak enpresako langilearen kaleratzea, baliogabetua

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2018ko uzt. 13a, 15:44

  • Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratzea baliogabetu du.
  • "Epai honek enpresak duen sindikaguen aurkako jarrera mugatu du", CNTk esan du.

Ocon Garraioak enpresak afiliatua kaleratu zuen, "azken honek beren kontratuaren iruzurrezko egoera salatu ostean", esan du erakunde anarkosindikalistak. Azken epai honek, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak igorritakoa, kaleratzearen baliogabetzea berretsi du, "Bilboko Lan-arloko epaitegiak lehenengo epaian esandakoa mantenduz", CNT ezagutzera eman du. Langileak, "beren kontratuan zeuden irregulartasunak zirela eta enpresa salatu zuen", honen berri emanez; hori zela eta, enpresak zigor d¡moduan langilea kaleratu zuen.

Lehenengo instantzian lagileak epaia irabazi zuen, berronartua izaten. Horren ostean "sail sindikala osatu zuen, borroka sindikala lan kolektibo bat delaren jakitun", azpimarratu du CNTk.

"Ocon Garraioak enpresako langileek beraien lan baldintzak ezagutzeko interesa izatekotan, sailarekin harremanetan jartzeko gomendioa eginten diegu", azpimarratu du sail sindikaleko delegatuak.

Osorik irakurri