160 “Kolesterolaren Ibilbide” jasotzen dituen aplikazioa egin dute

uriola.eus 2018ko uzt. 17a, 10:20

Foru Erakundeak Bizkaiko herritarren eskura jartzen duen web aplikazio bat da; aplikazioak Bizkaiko bederatzi eskualdetan gehien erabiltzen diren ibitzeko lekuen ibilbideak ematen ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak 10 mila biztanletik beherako Bizkaiko 92 udalerritan pertsonek egiten dituzten ibilbideetako asko jaso ditu aplikazio baten. Mapa baten  160 Kolesterolaren Ibilbide adierazten dira, era askotako luzerak eta zailtasunak dituztenak: kilometro batekoak baino motzagoak  eta 13,46 kilometro  artekoak.

Bideak, zirkuituak edo ibilbideak dira, hala ofizialak nola ez, herritarrek era espontaneoan ibiltzeko ezarri dituztenak. Ez da  gomendatzen diren ibilbideen gida bat, Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten agenteekin, pertsonal teknikoarekin eta udal karguekin eta, halaber, baita gainerako herritar guztiekin ere,  konpartitu nahi duen analisi tekniko bat baizik.

Ibilbide horien guztien analisi zehatza egin ondoren, "Kolesterolaren Ibilbideetan" (www.bizkaia.eus/kolesterolarenibilbideak) datu asko ematen dira:  ibilbidea egiteko kalkulatzen den denbora,  ibilbideak nolako inguruak zeharkatzen dituen (hiria, egoitzazkoa, industriala, landa-ingurua, bideak),  dituen ekipamenduak, segurtasun-gradua, irisgarritasun-gradua, garraio publikoarekiko konexioak eta baita zoladuraren egoera ere.

Webean, halaber, ibilbide horiek dituzten  ekipamenduak zehazten dira. Ibilbidea bitarteko publiko bihurtzen lagun dezaketen elementuak dira, aldi berean erosoagoa eta erakargarriagoa izatea lortuz. Ibilbideetan dauden ekipamenduei dagokienez:

  • Seinalizazioa. "Kolesterolaren Ibilbidea" horrelakotzat identifikatzen duen seinalizazioa egotea   (ibilbide horri eman zaion izena gorabehera), beti ere identifikazio horrekin batera ibilbidea osatzeko behar den denbora zenbatesteko daturen batzuk adierazten badira  (hasiera eta amaiera, distantziak).
  • Atsedena hartzeko aulkirik dagoen ala ez. Ez dira kontuan hartzen  eserleku "informalak", hau da, petrilak eta antzekoak, eta bakarrik hartuko dira aintzat erakunde publikoren batek sustatuta instalatu direnak.
  • Iturriak. Ez dira zuzenean iturburu naturalak direnak adierazten, edateko ura ematen duten eta iturri moduan seinalizatuta dauden kasuetan izan ezik.
  • Komunak. Ibilbidean egon daitezkeen komun publikoak adierazten dira. Ostalaritzako establezimendu bat ez da komun publiko batekin berdinesten; dena dela, urrutiko tokietan mota horretako establezimenduak daudenean hori ibilbidearen fitxa orokorra duen deskripzioan agertuko da.
  • Babesa edo aterpea. Bat-batean euri- jasak edo harri- edo elur-erauntsiak gertatuz gero era iraunkorrean eta gutxienez 5 pertsonako talde bat  babesteko balio dezaketen espazioak azaltzen dira.
  • Telefono-estaldura. Azterlanaren hasieran uste izan zen derrigorrezkoa zela  alderdi hau  jasotzea, batez ere estaldurarik gabekoak izan daitezkeen  aldeak zeintzuk diren  adierazteko. Ikusi dugu telefonia mugikorreko sarearen hornitzaileak diren enpresa nagusiek estaldura-mapa desberdinak eskaintzen dituztela euren antenenen kokapenaren arabera; ondorioz, analisi hori luzeegia eta zailegia litzateke. Dena dela, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari kontsulta eginda,  bermatu egin genezake azterlanean agertzen diren ibilbideetan 112  zenbakira deituta beti izango dugula erantzuna.
  • Adinekoentzako jarduera fisikoen parkea. Horrelakoa esaten dugunean normalean multzoetan jarrita egoten diren eta adineko pertsonek  ariketa fisikoak praktikatzeko izaten diren aparatuak adierazi nahi ditugu.

Ibilbide guztietan aztertu den beste alderdi bat  segurtasuna izan da. Oinezkoek motordun ibilgailuen trafikoarekiko, altueretatik erortzearekiko eta argi naturalaren faltarekiko duten segurtasun-gradua  baloratzen da.

  • Trafikoa. Ibiltarien segurtasuna komunikazio-bidearen  hierarkiaren eta galtzadaren zabaleraren, baimenduta dagoen gehieneko abiaduraren eta oinezkoentzako bidearen eta motordun trafikoaren arteko bereizketa-graduaren  arabera ezartzen da. Tarteak baloratzerakoan, aldi berean,  bihurgune edo sestra aldaketen ondorioz tarte horiek duten bisibilitatea  hartzen da kontuan.
  • Erorketak. Ibiltarien segurtasuna honako elementu hauen arabera zehazten da:  altueretatik erortzeko arriskuei aurre egiteko elementuen presentzia ala ez;  elementuok funtzio horrekiko duten egokitzapena eta kontserbazio egoera; eta, horiek ez ezik, erorketa-arriskua dagoen tartean ibilbideak duen zabalera.
  • Argiak. Ibiltarien segurtasuna honako elementu hauen arabera zehazten da:  argi publikoen instalazioaren presentzia ala ez;  argien arteko distantzia eta oinezkoen eskalara egokituta egotea.