Aste Nagusia 2018

Pop-rockaren Erakustaldiaren 33. edizioa

uriola.eus 2018ko uzt. 19a, 11:16

Bizkaiko Metal eta Pop-rockeko taldeek lekua izaten jarraituko dute 2018ko Aste Nagusian Bilboko Udalak antolatzen duen Bertako Pop-rockaren Erakustaldiaren 33. edizioari esker. Guztira, Bizkaiko 16 taldek beteko dute Bilborock aretoa abuztuaren 18tik 25era. Egunean kontzertu bi egingo dira, 20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Aste Nagusian Bertako Pop-rockaren Erakustaldia antolatzean, Bilboko Udalaren helburua da talde gazte eta ez profesionalen lanari laguntza ematea, beren talentua zabaltzeko plataforma izatea eta hasten ari diren taldeen proposamenak zuzenean eta doan entzuteko aukera ematea ikus-entzuleei.

"33 urte geroago, Erakustaldiaren filosofiak bere horretan darrai, bai eta balorazio ona eta taldeek erakutsi duten lehiaketan parte hartzeko interesa ere. 100 taldek baino gehiagok eman duten izena eta horrek esan nahi du jaialdi honen historiako parte-hartzaileen kopururik handiena izango dela” adierazi du Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak Erakustaldiaren edizio honen aurkezpenean, talde musikalen eta zaleen aurrean gaur arratsaldean.

2018an, euskara eta emakumezkoen presentzia dira aurreko edizioetako indizeak gainditu dituzten faktoreetako bi. Izena eman duten talde guztien artean, 36k euskara erabiltzen dute beren burua adierazteko, iaz baino hamar gehiago, eta 28 taldek dauzkate andrazkoak kideen artean, iaz baino zortzi gehiago.

Aukeratutako talde eta artisten artean, Bertako Metal eta Pop-rockeko Erakustaldiak Aste Nagusiko kartel batean emakumezkoen presentzia daukaten interpreteen eta taldeen kopururik handiena dauka, hamaseitik zazpi; guztira hamahiru emakume daude kartelean eta beren proiektuen buru. Euskarari dagokionez, taldeetako lauk bere letretan euskara erabiltzen dute.

EGUTEGIA

Abuztuaren 18a, zapatua (ROCK&ROLLA, STONER ROCKA)
NEGRACALAVERA, Bilbo
WICKED WIZZARD, Uribe-Kosta

Abuztuaren 19a, domeka (BLUES ROCKA, SOUL FUNKA)
MOIKAVE, Bilbo
DUDU OUCHEN, Bilbo

Abuztuaren 20a, astelehena (POPA, POP-ROCKA)
MAREN, Gernika-Lumo
DEBAJO DEL PARAGUAS, Bilbo

Abuztuaren 21a, martitzena (INDIE POP-ROCKA, RAPA)
YO GERARD, Bilbo
XATIRO, Bilbo

Abuztuaren 22a, eguaztena (HARD ROCK’N BLUESA)
NEVADAH, Durangaldea
FREE THE WHEEL, Bilbo

Abuztuaren 23a, eguena (MUGAKO ROCKA, FUNKSION ROCKA)
MUSHKUM, Bilbo
AIZKORAK ZORROZTU & THE MIA WALLACE BAND, Bilbo

Abuztuaren 24a, barikua (HEAVY METALA, DEATH METALA)
VALKYRIA, Bilbo
HEX, Bilbo

Abuztuaren 25a, zapatua (DEATHCOREA, HARDCOREA)
BLACK OCEAN WITNESS, Bilbo
GUDAZALEAK, Bilbo