Santutxu, Bilbo Zaharra eta Basurtu jaietan murgilduko dira asteburuan

uriola.eus 2018ko uzt. 20a, 13:42

Bilboko hiru auzo horiek beraien jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Basurtun gaur bertan hasiko dira jaiak, Bilbo Zaharrean, berriz, atzo hasi ziren eta igandera arte luzatuko dira.

Santutxuko jaiak, berriz, beraien azkenengo txanpara helduko dira. Gaur jaietako egun handia izango da Gudazaleak, Zazkel eta Anita Parker taldeen kontzertuekin. Bihar, berriz, Sukalki txapelketa izango da gaastronomikoan eta gauean erromeria egongo da Basarrateko txasnagunean.

Bilbo Zaharreko jaietan, ordea, gaur izango da erromeriaren txanda. Atzo jaiekin hasi ziren eta iganderar arte asteburu osoan hainbat ekintza prestatu dituzte jai batzordeko kideek. Igande goizeko programa aipatu beharrekoa da, paella eta tortilla lehaiketekin, kukaña eta Molestando a los vecinos eta Swing Bullets taldeen kontzertuekin.

Basurtun gaur bertan ekingo diote jaiekin. Iluntzeko 20:00etan izango da pregoia eta txupina, eta beste auzoetan bezala, igandeko azken unera arte luzatuko dituzte jaiak. Antolatutako ekintzen artean gaurko erromeria Gabezin taldearekin edo biharko disko festa aipatu behar da.