Aste Nagusia 2018

Konpartsak Areatza eta jaigunea berotzen hasi dira

uriola.eus 2018ko uzt. 23a, 12:28

Larunbatean Bilboko Konpartsen Konpartsakide eguna izan da. Bertan, konpartsa guztiak bazkaltzeko bildu dira eta beraien eguna ospatu dute. Hilabete bat barru Aste Nagusia 2018 hasiko da.

Marijaia heltzeko egun bakar batzuk falta direnean Bilboko Konpartsak Areatzara heldu dira. Dagoeneko prestaketen epean sartuta daude buru-belarri baina jaiaren montaketa heldu baino lehen urtero biltzen dira Aretzan jaigunea berotzen joateko. Larunbatea horrela izan zen eta eguraldia lagun zutela egun osoko jaia egin zute.

Nagusiak gastronomikoan eta ardo dastaketan zeuden bitartean, umeak puzgarriekin eta Konpartsek atera dituzten bi pertsonai berriekin jolasten ibili ziren. Hauek Karpatxo eta Mekanitxindira, eta Konpartsaki Eduna izan da beraien lehen jai eguna. Horrez gain, Eusko Labelekoek tomateak eta pimentuak banandu zituzte.

Bazkariaren ostean jaiarekin jarraitu zuten. Baina, aldez aurretik, aurten bazkarian sobran egon den janari guztia errefuxiatuentzat gorde da. Plataformako kide batzuk eta erreduxiatuak bazkarian parte hartu zuten, eta beraiek eraman zuten egindako bazkaria. Ondoren, bai, erromeria eta elektrotxarangaren unea heldu zen, jaia gaura arte luzatuz.

Hiru aste barru konpartsak berriro Areatzan egongo dira. Kasu honetan, berriz, beraien txosnak jartzeko izango da, Aste Nagusia heltzear dagoen seinalea izaten da. Beraz, Konpartsakide egunaren ostean lanari ekin behar diote berriro jaiak prestatzeko.