Euskaltzaindiko batzorde eta lantaldeetan aspalditik lanean ari diren pertsona hauek izendatu ziren euskaltzain urgazle, uztailaren 20an Bilbon egin zen Osoko bilkuran: Andres Alberdi Gorostiaga, Irene Arrarats Lizeaga, Xabier Peritz Mendizabal 'Euzkitze', Josu Pikabea Torrano eta Luis Mari Zaldua Etxabe gipuzkoarrak; Jon Aizpurua Espin, Ainhoa Arregi Saratxo, Asier Bidart Meabe, Agurtzane Elordui Urkiza eta Gotzon Lobera Revilla bizkaitarrak; eta Ipar Euskal Herriko Céline Mounole Hiriart eta Allande Socarros Estekondo.
Gogoratu behar da 2016an izendatu zirela azken euskaltzain urgazleak, hain zuzen, Arabari eta Nafarroari dagozkionak. Orduko hartan, honako hauek izendatu ziren: Nafarroatik, Amaia Apaulaza Ollo; Xabier Erize Etxegarai; Maite Lakar Iraizoz; Patxi Petrirena Altzuguren; Rosa Ramos Alfaro; eta Castillo Suarez Garcia. Arabatik, Iñaki Martinez de Luna, Karmele Jaio, Rikardo Arregi, Patxi Salaberri, Blanca Urgell eta Roberto Gonzalez de Viñaspre. Azken hau euskaltzain oso izendatu zuten otsailean.