Bilbo Aste Nagusian murgildu da. Konpartsen kalejiraren ondoren, jende guztia Arriaga plazan bildu da pregoia entzuteko eta txupinarekin bat Marijaia antzokiko balkoian agertu da, jaiak hasi diren benetako seinalea. Larunbatetik, datorren igandera arte, ekintzez beteta egongo dira egun guztiak, bai konpartsen egitarau zabalarekin, bai Udalak prestatutako ekintzekin.
Etxeko txikientzat, gazteentzat, eta ez hain gazteak ez direnentzat prestatutako ekintzak egongo dira egun guzti hauetan, Bilbotar guztien eta Bilbora datozenen gusturako. Txikiguneak, su artifizialak, kontzertuak, sukaldaritza lehiaketak, jolasak, antzerkiak... Bilbo goizeko lehen ordutik gaua bukatu arte planez beteta egongo da.
Adibidez, gaur bertan Gatibu taldeak emango dio hasiera jaien kontzertuei. Gernikako taldeak Abandoibarrako eszenatokian zuzenean joko du eta Guggenheim museoko plaza jendez beteko da. Alex Sarduiren taldeak Aste Nagusira itzuliko da aspaldiko partez, eta beste behin Bilbotarrak dantzan jarriko ditu bere abesti klasiko eta berriekin.
Jai gunean, berriz, konpartsek aste oso batez montajean buru-belarri jardun ostean gogotsu ekin diote jaiari. Marijaiak, kalejiran, txosnak ireki ditu eta berehala jendez bete dira. Aste Nagusia 2018 hasi da eta Bilboko Areatza kolorez jantzita egongo da hamar egunez.