Aste Nagusia 2018

Aste Nagusiko sukaldaritza lehiaketak hasi dira

uriola.eus 2018ko abu. 20a, 21:23

Patatak saltsa berdeekin hasiera eman diote urte honetako lehiaketa gastronomikoei. Aurten, plater hau egiten den bigarren edizioa izan da. Arratsaldean, berriz, dantzek, elektrotxarangek eta karaoke ibiltariak girotu dute Areatza.

Bilboko Konpartsek plater begano bat egitea adostu zuten Piztiak Konpartsaren proposamenarekin bat egiteko. Horregatik, gastronomikoan plater begano bat jartzea adostu zen eta lehenengoz, pasa den Aste Nagusian Patatak saltsa berdean egitea erabaki zuten.

Esperientzia ona eduki zuten antolatzaileak, beraz, aurten idearekin jarraitu dute eta lehiakideak gora egin dute. Animali jatorria duen alimenturik gabe egindako platerra izan behar da txapelketan parte hartzeko, eta Bizkaitarrek bat egin dute Konpartsen programarekin. Areatzan jende asko bildu da lehenengo gastronomiko honetan.

Bihar, berriz, Patata tortillaren eguna izango da. Betiko lez, sukaldaritza lehiaketako egunik jendetsuena izango da eta Areatza berriro guztiz betetzea espero dute. Ondoren, txipiroiak, makailua, marmitakoa... eta azken eguera arte aretzan sukaltzeko lehiaketak egongo dira.

Sukaldaritza lehiaketaz gain, konpartsek beste haibat ekintza prestatu dituzte. Ripan, goizean, waterpolo partidua jokatu dute. Arratsaldean berriz, jai gunea berotzen joan da karaoke ibiltariaren eskutik. Musika taldeak heldu baino lehen, Areatzan egon den jendea bere abesti gogokoenak abesteko aukera eduki dute, eta gaua heldu baino lehen abeslari hasiberrien txanda izan da.