Aste Nagusiko Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festivalean (BKAFF) Euskal kulturan oinarrizko diren itsasoko produktuak prestatu beharko dituzte Areatzako jai-esparruan, gaurtik larunbatera bitartean, eguerdi aldera. Gaur txipiroien unea izan da, ostegunean eta barikuan makailoa eta larunbatean marmitakoaren txanda izango da.
Beste aldetik, etxeko txikiek egunaz gozatzeko aukera eduki dute. Goizetik, gastronomikoan, beraien fruta entsalada egiten ikasteko aukera izan dute. Ondoren, Ripan, puzgarriak eta ur ekintzak izan dituzte. Eguraldia lagun izan dutela ume ugari bildu dira Ripako kaian. Horrez gain, Arriagako Atzekaldean mozorro tailerra eta jolasak egon dira. Bukatzeko, arratsaldean Areatzan Irrien lagunen emanaldia egon da. egun biribila ume guztientzako.
Hain umeak ez direnek, ete gozatzeko aukera izan dute. Aste Nagusiko klasiko bat bihurtzen ari den Piztiak konpartsaren Rally-poteoa egon da. Beste behin konpartsakidean eta lagun taldeak jolasak eta ginkanak egiteko bildu dira giro benetan alaian.
Horrez gain, gaur erabaki da zein izan de 28 txosnen artean politena eta itxusiena. Aurten, Uribarri konpartsak irabazi du Kanpaia saria. 40 urte bete berri dituen konpartsak lehen aldiz irabazi du sari hau. Beste aldetik, beste 40 urte bete dituen Satorrak konpartsak eraman du Eulia saria, txosna itxusiena bere izan dela erabaki dutelako.