2018ko Aste Nagusi osoan, Udalak ehun jarduera musikal baino gehiago programatu ditu Bilboko hainbat lekutan. Jarduera horiek doakoak eta gustu guztiak asetzekoak dira, gaur egungo taldeetatik hasi eta bilbainada klasikoetara. Hauek dira kontzertuetako zortzi espazioak:
- Abandoibarra: Kontzertuak eta herri-ikuskizunak.
- Europa parkea: Kontzertuak, DJak eta ikuskizunak.
- Plaza Barria: Munduko musikak.
- Gizakunde eliza: Musika klasikoa.
- Bilborock: Bertoko metala eta pop-rocka.
- Casilda Iturrizar parkeko Pergola: Bilbainadak eta goatekeak.
- Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda.
- Areatza: Berbenak, bandak eta fanfarreak.
Gustu musikal guztiak sartzen dira Aste Nagusian. Eszenatoki gehienetako espazioak bete egiten dira ia gauero, batez ere Gizakunde Eliza, Plaza Barria eta Bilborock aretoa. Leku guztietan dantza, erritmoa eta giro ona dira nagusi.
Aste nagusiak doako 400 jardueratik gora eskaintzen ditu bederatzi egunotan eta denen ezaugarriak dira kalitatea, aukera ugaria, berdintasuna, partaidetza eta doakotasuna. Jaietako eredu honek funtzionatzen du eta bisitari guztien mirespena pizten du.
Musika klasikoaren programa
- Abuztuaren 18a, zapatua: San Petersburgoko Korua.
- Abuztuaren 19a, domeka: Kosmos Ensemble.
- Abuztuaren 20a, astelehena: Musbika.
- Abuztuaren 21a, martitzena: Olatz Saitua sopranoa eta Beñat Egiarte tenorra, Itziar Barredo Cavero piano jotzailearekin.
- Abuztuaren 22a, eguaztena: Elisso Bolkvadze.
- Abuztuaren 23a, eguena: Cuarteto del Pino.
- Abuztuaren 24a, barikua: BE Brass Quintet.
- Abuztuaren 25a, zapatua: Tylman Susato Ensemble.