Euskal dantzetako ikuskizunak Plaza Barrian egingo dira, arratsalde guztietan, hilaren 19tik 26ra, domekatik domekara, 19:00etan. Dantzaldiak izango dira, Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako taldeek girotuta; herritarrak parte hartzera gonbidatu eta dantzan jarriko dituzte.
- Hilaren 19an (domeka): Zerutxu, (Markina-Xemein)
- Hilaren 2an (astelehena): Goialde, (Erandio-Goikoa)
- Hilaren 21ean (martitzena): Gaztedi, (Santutxu-Bilbao)
- Hilaren 22an (eguaztena): Salbatzaile (Castaños-Bilbao)
- Hilaren 23an (eguena): Alkartasuna, (Bermeo)
- Hilaren 24an (barikua): Urdaibai (Forua)
- Hilaren 25ean (zapatua): Mikel Deuna (Iurreta)
- Hilaren 26an (domeka): Beti Jai Alai (Basurtu-Bilbao)
Martitzena, hilak 21, egun berezia izango da, Larrain Dantza ezaguna egingo baitute; Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere ‘Euskal jantziekin etorri!’ lelopean, herritarrak garaiko jantzia jantzita dantzan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Txistulariak
- Zazpi Kaleetan
- Domekatik domekara, hau da, hilaren 19tik 26ra.
- 10:00etan
Bizkaiko Txistularien Elkarteko txistulariek 30 urte baino gehiago daramatzate Aste Nagusian Bilboko kaleak animatzen. Goizeko 10:00etatik aurrera Zazpi Kaleetan barrena ibiliko dira. Gainera, aurten ere, Plaza Berrian, igandean, abuztuaren 26an 13:00etan, ohiko Txistularien Alardea eskainiko digute txistulariek.
Fanfarreak
- Ledesma, Diputazio kaleak eta Zazpi Kaleak
- Barikuan, hilak 24, eta zapatuan, hilak 25
- 13:00etatik 14:30era eta 19:30etik 21:00etara.
Fanfarreak ere izango dute lekua Aste Nagusian: Ardua Barrura abuztuaren 24an (barikua) eta Dunbots abuztuak 25ean (zapatua). Hurrenez hurren, barikuan eta zapatuan joko dute, Ledesma eta Diputazio kaleetan, 13:00etatik 14:30etara eta Zazpi Kaleetan, 19:30etatik 21:00etara.
Albokariak
- Arriaga plazatik abiatuta
- Abuztuaren 24an (barikua)
- 13:00etan
Abuztuaren 24an (barikua), 13:00etan, Arriaga plazatik abiatuta, albokariak Zazpi Kaleetan barrena ibiliko dira. Guztira, 30 albokari, pandero-jotzaile eta bestelako euskal instrumentu batuko dira Zazpi Kaleak girotzeko Aste Nagusiko egun handian.
Bertsolariak
- Santiago plaza
- Domekatik domekara, hau da, hilaren 19tik 26ra
- 13:00etan
Bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, eguerdiko 13:00etan; bertsolari ezagunenetako batzuk hartuko dute parte. Bertsolariak zein trebeak diren eta bertsoak nola josten dituzten ikusi nahi badugu, Santiago plazara hurbildu baino ez dugu.
Abuztuaren 23an (eguena) saio berezia izango da, “Ez da kasualitatea” izenekoa; saio horretarako, Udalak emakume bertsolariak bakarrik arituko dira. Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariak arituko dira, emakumeek bertsolaritzan duten garrantzia azpimarratu nahi baitu Udalak hitzordu horrekin.
- Hilaren 19an (domeka): Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue
- Abuztuaren 20an (astelehena): Maialen Akizu, Sustrai Colina, Ibon Ajuria, Arkaitz Estiballes
- Hilaren 21ean (martitzena): Onintza Enbeita, Fredi Paia, Jon Gurrutxaga, Julio Soto
- Hilaren 22an (eguaztena): Bertso bazkaria. Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga
- Hilaren 23an (eguena): Ez da kasualitatea, Miren Amuriza, Oihana Bartra, Alaia Martin
- Hilaren 24an (barikua): Aitor Mendiluze, Igor Elortza
- Hilaren 25ean (zapatua): Jone Uria, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre
- Hilaren 26an (domeka): Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Xabat Galletebeitia
HERRI KIROLAK
- Areatzan
- Eguaztenetik zapatura, hau da, hilaren 22tik 25era
- 12:00etan
Aste Nagusia herri kirolen agertoki bihurtuko da berriz ere. Bilboko Udalak euskal kulturako tradizioak eta jatorria berritu eta zaintzearen alde egin du; horiek horrela, Aste Nagusia agertoki handia izaten da herri kiroletako hainbat erakustaldi eta lehiaketarako.
Bilbotarrek zein Bilbora hurbiltzen diren guztiek herri-kiroletako hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: harri-jasotzaileak, txinga-eroatea, aizkolariak, sokatira, gizon probak… Areatzan egingo dira guztiak, abuztuaren 22an hasi (eguaztena) eta 25era arte (zapatua).
Abuztuaren 22an (eguaztena) hasiko dira herri kiroletako hitzorduak; egun horretan Aitzol Atutxa eta Iker Vicente etorriko dira. Ondoren, Inaxio Perurenak 200, 250 eta 270 kilo dituzten harriak altxatuko ditu. Egunari amaiera emateko, txinga-eroateen desafioa egingo dute Oscar Perezek eta Ousman Dramek.
Eguenean, hilak 23, emakumeen txanda izango da. Udalak egun bat gorde die emakumeei; zenbait modalitatetako munduko txapeldunak ikusteko aukera izango dugu.
- Sokatira: Laukiz eta Goierriko taldeak.
- TXINGAERUTEA: Nerea Egurrola eta Garazi Arruti txapeldunak
- Aizkolariak: Irati Astondoa eta Alazne Etxaburua.
- Harri-jasotzaileak: Bizkaiko emakume harri-jasotzaileen txapelketa.
Barikuan, abuztuak 24, Harri-jasotzaileen Aste Nagusia txapelketa egingo da, 5 minutuko txandatan 100 kiloko harria jasoz; ondoren, gizon-proba, Bizkaiko gizon indartsuk, 3.500 kiloko Erandioko harria herrestan eramango dute 20 minutuz. Azkenik, barikuan Mutrikuko Fausto Mugertza aizkolariak goitik behera jarritako pago-enborra ebakiko du 5 metroko altueran.
Aste Nagusiko Herri Kirolen saioei amaiera emateko, Bilbao Uria Saria egingo da zapatuan, hilak 26; Herri Kiroletako 6 modalitateko erakustaldiak egingo dira. Ondoren, Harri-zulatzaileen Bizkaiko Txapelketa egingo da.
‘VILLA DE BILBAO’ ESTROPADA
- Bilboko itsasadarrean
- Abuztuaren 19an (domeka)
- 11:00etan eta 11:30ean.
Aurten ere traineruak protagonista izango ditugu eta ibaia, atzera ere, uriaren ardatz. Bilboko Udalak, Deustuko Arraun Elkartearekin batera, estropada bi antolatu ditu domekarako, abuztuaren 19rako: emakumeen traineruen ligako Emakumeen Bilboko III Ikurriña 2018, XX:XX(e)an hasiko dena. Bigarrena, Bilbao hiria Estropada, 11:30ean hasita.
Hitzordu horiek ezin hobeak izan daitezke domeka goiza jai-giroan pasatzeko.
SU ARTIFIZIALAK
- Uriko zenbait lekutatik
- Egunero
- 22:30ean
Gauero-gauero, 22:30ean, su artifizialak ikusteko aukera izango dugu; egunean zeharreko jarduera frenetikoak baretu eta zerura begira, ikuskizuna hasten da.
Aurten, Aste Nagusiak 40. urteurrena betetzen duenez, Bilboko udalak suzirien ikuskizun berezi bat antolatu du jaietako azken zapaturako, abuztuaren 25erako. Suziriak eta musika nahastuko dituen ikuskizuna Uriko leku ezagunenetako batean gauzatuko da: itsasadarrean.