Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioak egingo ditu Aste Nagusian

uriola.eus 2018ko abu. 14a, 10:47

Aste Nagusian programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen.

Abuztuaren 18an Arriaga Antzokitik zuzeneko saioa eskainiko dugu zuzenean, jaien hasiera eta pregoia entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera konpartsakideak, jai-giroa eta jaiaren hasieraren berri emango dugu bertatik bertara. 

Astelehenetik ostiralera  13:00etatik 14:00etara zuzeneko saio berezia egingo dugu ALGARA konpartsako eszenatokitik. Aste Nagusia zuzenean biziko dugu, eta protagonistak gurean izango dira, Zorion Egileor eta Saioa Dominguez (Aixeberri) dira aurtengo pregoilaria eta txupinera, hurrenez hurren. Pozik hartu dute izendapena eta astelehenean izango dira gurean, lehen egunak nola joan diren esateko.

Zuzeneko saio berezian jaietako protagonisten gain egunero sortzaile bat izango dugu bidelagun. Astelehenean gurekin batera Imanol Ituiño magoa izango da, bere trebezia erakutsiko digu bertan eta irratia entzuten daudenentzat ere magia egingo du. Asteartean bestelako musika proposamena Olaitz Saitua sopranoarekin berba egiteko tartea izango dugu, egun horretan Gizakunde elizan kontzertua eskainiko du Beñat Egiarte, eta Itziar Barredo tenore eta piano-jolearekin.Pabiloi 6 aretoan entrenatuko den “Yo soy pichichi”antzezlaneko protagonistak izango dira gurean.

Asteazkenean koktelak izango dira protagonista saioan zehar Manu Iturregi  Residence Cafe-ko koktelgileak hiru edari berezi prestatuko dizkigu. Norberak etxean prestatzeko moduko koketelak, edari  freskoak eta udarako aproposak. Gainera Euskaraldiako lantaldeak batuko zaizkigu, “Chichinabo Cabaret”eko aktoreak eta Castaños auzoko Salbatzaile dantza taldea.

Ostegunean,  saioan zehar Bikit musikariarenlana zuzenean gozatzeko aukera izango dugu. 2017ko udan Emen bere lehen diskoa argitaratu zuen, Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso gasteiztarra. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. Elkarrizketen atalean kale antzerkia izango dugu protagonista, Markeliñek “Carbon Club”eta “Chef nature” lanak eskainiko baititu Aste Nagusian.  

Pop-rock lehiaketan parte hartzen duen Muskhum taldeko partaideak izango dira gurean. Ostiralean D Capricho talde kubatarraren musikaz gozatzeko aukera izango dira,bikotea zuzeneanariko da saioan zehar, Kubako Habana hiritik dator, eta Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen dute, Kubako poeten letrak ez ezik, zenbait euskal poetaren letrak ere kantatzen dituzte.

Aurten Aste Nagusiak 40 urte beteko ditu, horregatik hasierarako momentuak gogora ekarriko ditugu. Elkarrizketak, kronikak, agenda, jaietako protagonistak, musika eta beste izango dira zuzeneko saiootan izango ditugunak.  Aste Nagusia euskaraz bizi dutenen lagun eta euren isla izango da gure zuzeneko saioa, FMaren 96.0 dialean zein Interneten