Aste Nagusia 2018

Konpartsek Aste Nagusiko gauak girotuko dituzte

uriola.eus 2018ko abu. 14a, 16:03

Pa...Ya konpartsa
Kaskagorri Konpartsa
Euskalgunea: Hau Pittu Hau, Txori Barrote eta Eguzkizaleak
Kulturgunea: Txinbotarrak eta Altxa Porrue
Algara Konpartsa
Kaixo Konpartsa
Kaialde: Satorrak eta Triki Mailu
Triangunea: Bizizaleak, Mekauen eta Sin Kuartel
Zaratas Konpartsa
Tintigorri Konpartsa
Pinpilinpauxa Konpartsa
Komantxe Konpartsa
Piztiak Konpartsa
Aixeberri Konpartsa
Hontzak Konpartsa
Askapeña Konpartsa
Uribarri Konpartsa
Irrintzi Konpartsa
Abante Konpartsa
Aste Nagusia

Bilboko Konpartsa guztiek egunero hainbat ekintza desberdin prestatu dituzte. Horien artean, gauak girotzen dituzten kontzertuak eta emanaldiak berezi behar dira. Bilboko Aste Nagusiko gauetan era guztietako musika entzuteko aukera egongo da.

Jai gunean, egunotan, hainbat eszenatoki eraikitzen ari dira. Bai bakarka, bai guneka, eszenatokiak bete egingo dira eta musika izango da gauetako benetako protagonista. Musika taldeak, erromeriak, dj-ak... denetarik egongo da su artifizialen ostean jaiarekin jarraitu nahi duenarentzako.

Lehenengo gaua ostiral honetan izango da. Jaiak hasi aurretik, Otxarkoagako Pa...Ya konpartsak, Ardoa Barrura fanfarrearekin batera, Alde Zaharreko tabernetatik poteoa antolatu du. Marijaia heldu baino lehen berotzen hasteko aukera izango da. Azken emanaldia, berriz, alboan daukaten Kaskagorri konpartsaren eskutik etorriko da, Marijaia erre baino lehen, igande horretako arratsaldean, Akerbetz taldeak emango duen kontzertuarekin.

Beraz, Aste Nagusia 2018 hasi baino lehen, eta azkenengo unera arte, gauaz eta musikaz gozatzeko aukera eskainiko dute Bilboko Konpartsek. Hemen daukazue konpartsa desberdinek atera dituzten kartelak euren programazioarekin eta kontzertuekin.