Saioa Dominguez: "Datorrena datorrela, guztirako prest nago"

uriola.eus 2018ko abu. 14a, 18:47

Aste Nagusiko Txupinera "gogotsu" agertu da Arriaga Antzokiaren aurrean "Txupina gora bota dezala eskatu didate, eta aste guztiaz goza dezala, eta hori da egin nahi dudana." Aixeberriko konpartsakidea lau egun barru Arriagako balkoian egongo da Zorion Egileorrekin batera.

Alaia, adoretsua, ausarta eta hiztuna, horrelakoa da aurtengo txupinera, bizipoz galanta. Izan ere, ardura hori gainean daramana adjetibo horiek beregan izan behar ditu une oro. Horrela da, jai gunean bizi beharko da 10 egunez, eta jaiaren erreferentea izan, jendearekin egon, umeekin, konpartsakideekin, kazetari guztiekin... ez da lan makala gainera datorkiona, eta Saioak daukan jarrerak lan guzti hori aurrera eramaten lagunduko dio.

Aixeberriko konpartsakidea badaki Aste Nagusia zertaz doan. Bilboko Konpartsen Federakundea, Areatza eta jaiak oso ondo ezagutzen ditu, barru-barrutik gainera. Badaki non sartu den, horretarako bere izena eman zuen eta gogotsu ekin dio bere lanari "Txupinera, urte guzti hauetan kanpotik ikusi dudan zerbait izan da, baina jantzian sartu nintzanean, eta nire burua horrela ikustean, hori esperientzia oso berezia da".

Zorion Egileorrekin batera Arriagako balkoian egongo da larunbatean. "Zorion oso tipo alaia da ere, bikote ona egingo dugula uste dute, pregoia prestatu gabe bota nahi du...". Txupinerak izan direnekin hitz egin duela aitortu du. Esperientzia aldez aurretik bizi izan duten aholkuak jaso ditu Saioak: "Txupina gora bota behar dudala esan didate, eta Aste Nagusiaz gozatzea, hau behin bizitzen delako, eta horrela egingo dut".

Urteak darama otxarkoagako konpartsan sartuta, eta Aste Nagusi asko bizi ditu barrutik. Hala ere, esperientziak ematen dion lasaitasun hori, larunbata hurbiltzen doan einean, apura-apurka bera doala argitu du: "orain lasai nago, baina balkoia ikusten dudanean, eta unea heltzen denean urduritasun horrek gora egingo du, baina une benetan berezia izango dela badakit, eta horrela bizi nahi dut."