"Gora Atzekaldea eta gora Marijaia!"

uriola.eus 2018ko abu. 14a, 17:22

Pa...Ya, Kaskagorri eta Kaixo konpartsek osotzen duten gunea ostiralean bertan murgilduko da jaietan Ardoa Barrura fanfarrearen laguntzarekin. Jaia igandeko azken unera arte luzatuko da Kaskagorri eta Pa...Ya konpartsen arteko Guda Zikinarekin eta Akerbeltz taldeak emango duen kontzertuarekin.

Gaueko jai gune bat baina askoz gehiago da Arriagaren atzekaldea. Orain dela bi urte Pa...Ya aspaldian egon zen lekura itzuli eta gune potente bat egiteko lanetan hasi ziren. Egun, egitarau bateratua egiten dute hiru konpartsek, ostiraletik igande arratsaldera arte luzatzen den programazio anitza eginez.

Ez da gauetan bakarrik joan daitekeen lekua. Azken aldian eguneko programazioa indartzeko apustua egin dute, etxeko txikiek ere jaiaz gozatu ahal izateko. Horretarako, egun hauetan puzgarriak, jolasak eta, batez ere, tailerrak antolatu dituzte. Horrez gain, ostegun eguerdian, 1,2,3 festa! antolatu dute; ondoren, bitsa festa egongo da.

Gauetan, betiko lez, Aste Nagusiko leku berezienetakoa izaten jarraituko du. Aste honetan bertako eszenatokietan joko duten taldeen artean Satutxuko Zazkel taldea, Anita Parker, Skabidean, Feos Pero Majos, Urrats eta Akerbeltz erromeriak daude.