"Ongi etorri Euskalgunera!"

uriola.eus 2018ko abu. 16a, 16:53

Hau Pittu Hau, Txori Barrote eta Eguzkizaleak konpartsek osotzen dute gaur egun Euskalgunea. Areatzako kaiaren erdian kokatuta daude eta aurten programazio berezi eta potentea dakarte Aste Nagusira.

Euskalgunea aspalditik Aste Nagusian guztiz finkatutako gunea da. Azken urteotan aldaketak bizi arren, gaur osotzen duten hiru konpartsek egiarau bateratua dakarte, gunean giro ederrean lan egiten duten seinalea. Horrez gain, konpartsen arteko bazkariak antolatzen dituzte, beraien arteko harremanak estutzeko. Elkarlan horrek egun guztiko egitarau handi handi hau dakar.

Izan ere, konpartsa askok egiten ari diren bezala, gauaz aparte egunak ere sustatzen dituzte. Konpartsentzat, jaigunea ez da bakarrik gauetan joan behar den lekua, baizik eta egun guztian zehar gauzak egiteko eta jaiaz gozatzeko aukerak ematen dituen lekua. Hori dela eta, txikiguneak, igerilekuak, txiki diskoa, tailerrak... antolatu dituzte etxeko txikientzat. Horrez gain, goizetan dabiltzanentzako, baina txikiak ez direnentzat, marianito musikatuak antolatu dituzte bazkal aurreko tarte hori girotzeko.

Gauetan, nola ez, kontzertuak egongo dira hiru txosnen tartean jarritako eszenatokian. Aurten, hortik, Tremenda Jauria, Huts, Bultz, Xavi Sarrià edota Garilak 26 bezalako taldeak pasako dira. Musika izango da gaueko protagonista eta urtero bizi den giroa errepikatzeko gogoarekin agertu dira hiru konpartsetako bozeramaileak.

Hau guztiaz gain, konpartsa bakoitzak bere egun berezia izango du. Eguzkizaleak Lurra eguna anolatu du, ekologismoa ardatz hartuta lorezaintza tailerra antolatu eta elikadura burujabetza sustatuko dute. Hau Pittu Hauk, berriz, osteguneko euskaraldiarekin bat eginez, ekintza bereziak antolatu ditu eta Euskara Saria emango du. Bukatzeko, Txori Barrotek urtero egiten duen elkatasun eguna eta bazkaria antolatuko du.