Aste Nagusia 2018

"Bakoitzak bere konpartsan nahi duena esateko eskubidea izan beharko luke"

uriola.eus 2018ko abu. 16a, 16:01

Hontzak konpartsa mozal legearen aurka azalduko da aurten Aste Nagusian. Pasa den urtean bizitakoaren ondorioz, beraiengan klasikoa den humorea eta ironia erabiliz adierazpen askatasunaren alde azalduko dira. Horrez gain, egitarau zabal bat prestatu dute jaiaz gozatzeko.

Jende desberdina biltzen duen konpartsa da Hontzak. Areatzako tinglatuetan kokatuta, lehenengo Aste Nagusitik dabiltza jaigunean. 40 urte pasa dira txosna lehen aldiz jarri zutenetik, eta pasa den urtera arte ez zuten inolako problemarik eduki. Izan ere, askotan irabazi dute txosna politena dela adierazten duen kanpaia saria. Eta, nola ez, pasa den urtean ere irabazi zuten berriro, eta txosna itsusiaren saria irabazi zuten ere, zati bat faltatzen zitzaielako.

Aidak azaldu duenez, "Ideia burutu genuenean ez genuen horrelakorik gerta zitekeela pentsatu, gure asmoa satira egitea zen, urtero egiten dugun bezala, baina ez genuen horrelako zerbait pasa zitekeela pentsatu." Hori dela eta, aurten oraindik ez dute txosnan zer jarriko duten argitu, baina mozal legearen aurka eta adierazpen askatasunaren alde izango dela aurreratu dute.

Horrez gain, eta jaiaz gozatzeko, aste osoko egitaraua prestatu dute. Kontzertuak, tailerrak, umeentzako jolasak... antlatu dituzte, eta ostegunean ospatuko den euskaraldiaren egunean ere parte hartuko dutela adierazi dute.