Aste Nagusia 2018

Su artifizialen egitaraua aurkeztu dute

uriola.eus 2018ko abu. 17a, 10:10

Abuztuaren 18tik 24ra bitartean, munduko hango eta hemengo zazpi konpainia ikusleen saria –herritarren bozketa bidez aukeratzen da- eta epaimahaiaren saria irabazteko lehian ibiliko dira.

Su artifizialak huts egin ezinezko hitzorduetako bat dira urtero. 2017an, 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren gauero suen ikuskizunaren inguruan; Aste Nagusian dauden ikuskizunetatik estimatuenetako bat izaten dira.

Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketaren XXVIII. edizioa abuztuaren 18tik (zapatua) 24ra (barikua) bitartean egingo da. Guztira, zazpi izango dira lehiatuko diren pirotekniak eta bi eskainitako sariak: epaimahaiarena eta publikoarena, azken hau herritarren bozketa eginez erabakiko dena.

Suak 22:30ean hasiko dira egunero:

  • Abuztuaren 18an (zapatua): FIRST CLASS PYRO EVENTS (ALEMANIA).
  • Abuztuaren 19an (domeka): PIROTECNIA VALENCIANA. (VALENTZIA).
  • Abuztuaren 20an (astelehena): PIROTECNIA POLEGGI (ITALIA).
  • Abuztuaren 21ean (martitzena): PIROTECNIA JOSMAN (OURENSE).
  • Abuztuaren 22an (eguaztena): PIROTECNIA VULCANO (MADRID)
  • Abuztuaren 23an (eguena): PIROTECNIA DEL MEDITERRÁNEO (VALENTZIA).
  • Abuztuaren 24an (barikua): PIROTECNIA ALPUJARREÑA (GRANADA)

 

SUAK IKUSTEKO TOKIAK

Suak ikusteko lekurik onena itsasadarraren ezkerraldea, Nafarroa kaletik Uribitarteko pasealekurainoko tartea, da.

Ondoren, Arriaga Plaza, Areatzako gune batzuk, Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua, Etxebarria parkea eta Uribitarteko pasealekua, Zubizuritik Guggenheim-era, daude.

Ez dira gomendagarriak Areatzako zubia, Udaletxeko zubia eta Zubizuri; gainera, hortik ez dira ondo ikusten lurreko eta altuera txikia hartzen duten suak. Gainera, Udaletxeko zubian, Zubizurin eta Areatzako zubian -Erripa kalearen eta Areatzako kaiaren artean- jende asko pilatzen da eta hortaz, kontu handiz ibili behar dute umeekin doazenek edo mugitzeko zailtasunak dituztenek.