Lehen aipatutako hiru konpartsek osotzen dute aspalditik, eta beraien arteko harreman ona nabarmena da. Horregatik, gaur egun, tradizioa bihurtu da hiru konpartsek egiten duten bazkaria. Paella erraldoi baten inguruan biltzen dira Trianguneko kideak giro ederrean.
Horretaz gain, nola ez, egitarau bateratua antolatu dute. Kontzertuen artean M&M, Ane Zugaza edota Guda Dantza taldeak egongo dira. Musikan hasten ari diren talde bilbotarrak izaten dira beraien apustua, Aste Nagusian beraiei ere txoko txiki bat eskainiz. Tailerrak, azokak, playback, dantza eta zunba ez dira faltako. Eta Imanol Ituiño magoaren ikuskizuna.
Bukatzeko, badira triangunea bereizten duten beste adierazgarri batzuk, kasu honetan, edatekoak edo jatekoak direnak. Izan ere, jaigunean ezagunak dira Mekauenek egiten dituen mojitoak eta patata frijituak, Sinkuartelen bokatak eta bloody mariak eta eguerdietan Bizizaleak egiten dituen txibierroak. Bozeramaileek argitu dutenez, gunetik pasatzea eta hauek guztiak dastatzea derrigorrezkoa da Aste Nagusian.