Aste Nagusiko bigarren eguna bizi dugu gaur. Lehenengo egunean idar guztiak agortu ez dutenek, edo gauean luzera arte ibili ez direnak goizean aggertu dira jai gunean egunaz disfrutatzeko gogoekin. Aste Nagusia ez da gelditzen eta une oro dago ekintzaren bat edo zerbait egiteko edo ikusteko.
Gauza ikusgarrien artean goitiberak daude. Aurten, ere, Zabalbide kalea bereganatu dute eta ziztu bizian jaisteko gai izan dira. Lehen aldiz etxeko txikiek parte hartzeko aukera izan dute eta hainbat hau ikusi izan dira adorez aldapan bera. Nagusiek, berriz, erlokuaren konta ibili dira nor baino nor bertan bildu diren zaleen pozarako.
Arratsaldean dantzatzeko aukera mordoa egon dira. Kontzertuak egon dira Tintigorrin eta Kultugunean. Horrez gain, Piztiak konpartsak dantza ikastaroa antolatu du eta jendea bildu da giro apatan. Txikiek, berriz, aukera berdina izan dute Zaratas konpartsan. Marijaia lagun izan dutela gora eta behera dantzan etengabe egon dira.
Bukatzeko, jai hasiera honek izan duen puntu ilun bakarra. Atzo gauean egon ziren sexu erasoak direla eta elkarretaratzea egin dute Areatzako zubian. Marijaia, Pregoilari eta Txupinerarekin bat atzoko erasoak salatu dituzte eta honek jai eremuan ez direla onartuko berriro adierazi dute. Gaur, 00:00etan txosna guztietan kazerolada egongo da berriro hau gertatu ez daiten.