Aparteko giroa gaur goizean Areatzan egon dena. Urtero bezala, patata tortillek jende mordoa erakarri dute Areatzara. Lagun kuadrilla osoak, familiak, lagunak... Bizkaia osotik etorriak. Lehiaketa gastronomiko hau da Aste Nagusian jende gehien biltzen duena. Aparteko giroan eta eguraldia lagun, 419 tortilla aurkeztu dituzte.
Epaimahaiak ez du lan erraza izan guztiak ikusteko eta sailkatzeko. Denetarik egon da, txikiak, handiak, erreak, 50 arrautzeko tortilla bat... Mungiako lagunek egin duten tortilla izan da aurtengo ikusgarriena. Hala ere, ez du irabazi eta 7. sariarekin geratu da. Konpartsen lehiaketan, berriz, Komantxe izan da berriro irabazle.