Bilboko egun handian, abuztuak 24, jaiak eta kirolak bat egin dute. Goizean zehar pil-pil erara egindako arraina, umeentzako jolasak, rokodromoa, instrumentu erreziklatuen tailerra eta giro aparta izan dira Areatzan.
Arratsaldean kirola egiteko tartea hartu dute bilbotarrek. Bainujantzia jantzi eta ur jolasetan aritu dira konpartsakideak. Bitartean, milaka korrikalari urteroko zitara bertaratu dira, Hiri Krossaren XXII. edizioan. Txupeteekin, gurpildun aulkiekin eta mozorroekin aritu direnak ere izan dira.